Publicada el Mercredi, 18 de février de 2015
Korrika 19ren aurkezpena izan da Parlamentuan
Gaur arratsaldean, Nafarroako Parlamentuan Korrika 19 proiektuaren aurkezpena egin dute AEK-ko arduradunek eta Korrikaren antolatzaileek.
Ekitaldian hainbat parlamentu-taldetako parlamentariak egon dira. Korrikaren arduradun Asier Biurrunek egin du aurkezpena, eta promozio-bideo bat ere proiektatu da, non euskararen esanahiari buruzko 19 lekukotasun eskaini eta euskara ikasteko eta erabiltzeko gonbita egin baita.
Korrikaren hurrengo edizioa Urepele herritik abiatuko da, martxoaren 19an, eta Bilbon amaituko da hilaren 29an.