Aitziber Sarasola foru parlamentariaren heriotza dela eta dolumin-adierazpena
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak gaur, astelehena, abenduak 22, eginiko bilkuran, beren atsekabe sakona azaldu dute, legebiltzarkide guztien izenean, Aitziber Sarasola Jacaren heriotzarengatik; eta haren senitarteko eta lagunei nahiz Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko kideei halako saminaldian elkartasuna eta estimua adieraztea erabaki dute.
Nafarroako Parlamentuak esker ona eta aintzatespena agertzen ditu Aitziber Sarasola Jacak foru parlamentari gisa zeukan eserlekutik legegintzaldi honetan bere ideia eta kezka politikoen eta pertsona guztien alde eginiko lanarengatik eta, batez ere, emakumeen eskubide eta kausa sozialen alde erakutsi zuen konpromisoarengatik eta Legebiltzarreko eztabaidetan euskararen presentziari egin zion ekarpen ezagunarengatik, bai Gizarte Politiketako batzordeburu gisa bai Hezkuntza Batzordeko, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeko eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Batzordeko kide gisa izan zituen zereginetatik. Goian bego
Biharko Parlamentuaren Plenoa 11.00etan hasiko da eta ez 9.30ean, ohikoa izaten denez. Atzerapenaren arrazoia Aitziber Sarasolari agur-ekitaldira joateko aukera ematea da. Ekitaldia 9.15ean izango da Iruñeko hilerriko erraustegian.