Publicada el Jeudi, 12 de juin de 2014

Gizarteratze Errenta arautzen duen legea aldatzea onetsi dute

Laneratzeak ez du baldintzatuko 30 hilabete igaro direnean haien mende 16 urtetik beherakoak dituzten familia unitateek gizarteratze errenta kobratzea ekidingo

Parlamentuko Osoko Bilkurak Gizarteratze errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 172012 Foru Legea aldatzeari buruzko lege proposamena aho batez onetsi du gaur.

UPNk eta PPNk bultzatu duten legearen xedea 16 urtetik beherako adingabeak dituzten familia unitateek gizarteratze errenta ezarritako epean baino gehiagoan, 30 hilabete, kobratu ahal izatea da; horrela, luzapen horren “aldi baterako” izaera kenduta, ez baita derrigorrez “eskatzailearen eta gainerako senide helduen laneratzearekin” bukatuko.

Era horretan, “salbuespen gisa, foru agindu bidez eta Gizarteratzearen Baloraziorako Batzordeak ontzat eman ondoren, 16 urtetik beherako seme-alabak dituzte familia unitateek errenta jasotzeko epe maximoa gainditu ahal izango dute”.

Gizarteratze Errenta esleitzea gizarte politikaren alorrean eskumena duen departamentuaren kontua da eta oro har sei hilabeteko iraupena du, nahiz eta gehienez ere sei hilabetero eta 30 hilabete arte berritu daitekeen.

Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea 2013ko maiatzean aldatu zen, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak hala eskatuta, “krisiaren iraupena eta intentsitatea dela-eta gero eta handiagoak diren behar sozialei” erantzute aldera.

Horretarako, gizarteratze errenta “laneratze efektibora” bideratuta egon behar dela errepikatzen bada ere, “denbora luzez langabezian egoteagatik kaltetutako familia askoren oinarrizko beharrei” erantzutea beharrezkoa dela onartu zen.

Xede horrekin, 24 hilabetetik 30era luzatu zen jasotzeko epe maximoa, besteak beste, epe hori luzatzea ahalbidetzen duten salbuespen egoerak aurreikusiz.

Kasu horiek 16 urtetik beherakoak zaintzea (orain ez du laneratzeak baldintzatzen), osasun gaixotasun larriak, prestakuntza prozesuak, 60 urtetik gorako pertsonak, familiaren babesik ez duten pertsonak eta drogazaleak izateagatik gizartetik at dauden pertsonak, gaixotasun mentalak edo bestelako gaitz larriak dituzten pertsonak hartzen ditu. Alegia, lan mundura bueltatzea baldintzatzen duten egoerak.

2013ko maiatzean UPNren, SNren eta PPNren babesarekin onetsi zen aldaketa legean xedatzen zen moduan, aurreikusten da 2015eko urriaren amaieran araua berrikusiko dela, “indarrean sartzen denetik 30 hilabete igarotzen direnean”.

Oroitu beharra dago, saio horretan bertan, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek egindako lege proposamena bazter utzi zela. Proposamen horren xedea “gizartearen babesa gizarteratze errenta onetsi baino lehen zeuden antzeko parametroetan kokatzea” zen, hala “sistematik kanpo geratu diren 4.000 familia ingururen egoera hobetzeko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 64. zk., 2014-05-016koa)