Publicada el Jeudi, 13 de février de 2014

Nafarroako eta Espainiako Gobernuak funtzio publikorako baldintza ideologikorik jar ez dezaten premiatzen dituen ebazpena onetsi dute

Aralar-Nabaik defendatzen du terrorismo-delituekin lotutako aurrekari pertsonalez baliatzea merezimenduen eta gaitasunaren printzipioak galtzea dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako eta Espainiako gobernuak eta administrazio publiko guztiak premiatzen dituen “funtzio publikorako edo kontratazio publikorako inolako baldintza ideologikorik edo subjektiborik jar dezaten, salbu eta merezimendu, gaitasun eta berdintasun printzipioetan biltzen direnak, beren interpretazio jurisprudentzial finkatuan”.


Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duen ebazpenak babes dadin dei egiten du, izan ere, funtzionario publikoaren figura-administrazioarekiko leialtasunez eta inpartzialtasunez jarduten eta esku hartzen du-, bere sinesmen pertsonalak edo ideologia alde batera utzita- demokraziaren oinarrietako bat eta berme da.


Ildo horretan, proposatu duen taldeak funtzio publikorako sarbideak aldatzeko ezagutu diren zenbait asmoren berri ematen du, “irizpide ideologikoak eta subjektiboak sartzekoak, delitu-mota jakin batzuekin lotutako aurrekari pertsonalei dagokienez; zehazki, terrorismoaren generoaren barruan sartzen direnak”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2014-02-7koa)