Publicada el Jeudi, 9 de janvier de 2014

Toki Ogasunei buruzko legea aldatzea onetsi dute

Hipoteka-zordunak hiri-lurren balioa handitzeagatiko zerga ordaintzetik salbuesten dira, baita ordainean ematen denean ere

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzeari buruzko legea.


Gobernuak bultzatu duen foru legearen xedea da “hipoteka-zordunei ematen zaien babesa handitzea, era horretan, ordainean emateagatik hiri-lurren balioa handitzeagatiko zerga ordaintzetik salbuetsiko direla jasota”.


174.2. artikuluaren berridazketarekin, babesak hipoteka-zordun guztiak hartzen ditu, haien baztertze-atalasea ezein dela ere, betiere subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza eta duen bakarra bada. 2012ko martxoaren 11tik aurrera gertatzen diren zergapeko egintzetarako ondorioak izango ditu, etxebizitza eskualdatzea finantza entitate batek premiatutako epaiketa bidezko prozedura baten, notario bidez egindako epaiketaz kanpoko salmenta baten (hipotekei buruzko legearen 129. art.) edo ordainean ematearen ondorio izanda ere.


Xedapen hori berriki Pertsona Fiskoen Errentaren gaineko zergari buruz adostutakoarekin bat dator, zeinak kasu berdinetan hipoteka-zordun guztiak ondarea handitzeagatiko zerga ordaintzetik salbuesten dituen.


Bestalde, legeak Nafarroako toki entitateei dagokion ezein zergatik salbuesten ditu Trenbide Azpiegitura Administratzaileari (A.D.I.F.) enpresa-entitate publikoari egiten zaizkion trenbide azpiegitura eta geltokien eskualdatzeak. Salbuespen hori 2/1995 Legearen (onura fiskalak) 57.2. artikuluaren arabera ezin da ordaindu eta Ekintzaileei laguntzeko eta hazkundea eta enplegu-sorkuntza bizkortzeko neurriei buruzko 11/2013 legearen 34. artikuluan xedatutakoan du oinarria.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 128. zk., 2013-11-08koa)