Publicada el Jeudi, 12 de décembre de 2013

Nafarroako Gobernua asteko zazpi egunetan liburutegi publikoen zerbitzua ziurta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Murrizketen politikari egozten zaio larunbat arratsaldeetan eta igandeetan Iruñeko liburutegi publiko batean ere ikasteko aukerarik ez izatea

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “behar diren neurriak har ditzan asteko zazpi egunetan liburutegi publiko eta integral baten zerbitzua bermatze aldera, bai ikasteko, bai kontsultak egiteko” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentariek bultzatu duten ebazpenak “Nafarroako Gobernuaren murrizketa politikari” egozten dio “Iruñeko liburutegi publiko batean ere larunbat arratsaldeetan eta igandeetan ikasteko aukerarik ez izatea (3.291 irakurle-postu), egoera horrek “ez ditu asetzen” 20.000 pertsona baino gehiagoko unibertsitate-populazioaren beharrak”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 119. zk, 2013-10-18koa)