Publicada el Jeudi, 19 de septembre de 2013

Nafarroako Gobernua familiei zuzendutako krisiaren aurkako ekonomia ikastaroak susta ditzan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Helburua, krisia luzatzeak eragindako une zail honetan, etxeko finantzekin lotutako gaien kudeatzea erraztea zen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren alde emandako botoarekin, bazter utzi du gaur Nafarroako Gobernua “familiei zuzendutako krisiaren aurkako ekonomia ikastaroak susta ditzan” premiatzen duen mozioa.

Bazter utzitako mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, zeinak, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “akordioak lortzera entitate publikoekin, hala nola udalekin, mankomunitateekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin, ikastaro horiek Nafarroako toki desberdinetan egite aldera”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako mozioak zioenez “krisiaren sakontasunaren eta luzatzearen ondorioz, egoera bereziki zaila gertatzen da etxeko ekonomiaren kudeaketarako” eta, horren karietara, familientzako ikastaroen “eskaintza handitzea” eskatzen zuen, hartara, familia-ekonomiarekin zerikusia duten gaiak” lantzeko.

Jorratzeko edukien artean, proposatu duen taldeak, besteak beste, honakoak jartzen zituen adibide gisa: nola egin aurrekontu bat, diru-sarreren eta gastuen kudeaketa, errenta aitorpenaren oinarrizko osagaiak, kredituak eskatu eta kudeatzea, nola egin aurre ezohiko gastuei, epe laburrean zein epe luzean aurreztea eta bahiturak.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 52. zk., 2013-05-20koa)