Publicada el Vendredi, 28 de juin de 2013

Nafarroako Gobernua Baluarteko areto nagusiari Alfredo Landa izena eman diezaion premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Era horretan PPNk haren ibilbide kulturala aintzatetsi nahi zuen eta, bereziki, Espainiako zinearen historiari eta garapenari hark eginiko ekarpenaren garrantzia

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoarekin eta PPNk haren alde emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “Baluarteko areto nagusiari Alfredo Landa izena eman diezaion” premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako mozioa orain gutxi zendutako aktore iruindarrak “kulturaren munduan egindako ibilbideari” zegokion eta, bereziki, “Espainiako zinearen historiari eta garapenari hark eginiko ekarpenaren garrantzia”.

Aktoreak jasotako aitortzen artean Madrilgo Komunitatearen Urrezko Domina, Espainiako Zine Akademiaren Ohorezko Goya Saria eta Nafarroako Kulturaren Vianako Printzea Saria 2008an aipatzen ziren.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 52. zk., 2013-05-20koa)