Publicada el Jeudi, 25 de avril de 2013

Nafarroako Gobernua errepide bidezko osasun-garraioko ibilgailuek eduki beharreko ezaugarri teknikoak eta osasun-ekipamendua lehenbailehen aplika eta arautu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Arrazoitzen da ezen, epea bukatuta egonda ere, Osasun Departamentuak ez dituela oraindik laguntza-anbulantzien gidarientzat eta laguntzaileentzat betekizun diren akreditazioak eta habilitazioak zehaztu

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroan lehenbailehen aplika eta arautu dezan Errepide bidezko osasun-garraioko ibilgailuek eduki beharreko ezaugarri teknikoak, osasun-ekipamendua eta langile-hornidura ezartzen dituen 836/2012 Errege Dekretuan xedaturikoa”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “836/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, prozedurak eta hezkuntza-bitartekoak ezar ditzan, laguntza-anbulantzien gidarientzat eta laguntzaileentzat betekizun diren akreditazioak eta habilitazioak lortzeko”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Nafarroan bizi diren osasun-garraioko teknikarien erregistro bat egin dezan”.

Halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen da “egungo osasun-garraioaren ebaluazio bat egin dezan eta berrantolamendu bat egiteko aukera azter dezan. Gainera, eskatzen da “zuzendaritza mediko bat sortzea, Babes Zibilekoari atxikitakoa, Nafarroako osasun-larrialdien antolaketan eta arautzean parte hartuko duena”. Idatz-zati hori I-Ek, ekimenaren titularrak, Bildu-rekin batera sinatutako aldatze-zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpenak Osasun Departamentua premiatzen du “anbulantzien gidarien eta laguntzaileen titulazio- eta habilitazio-betekizunei dagokien guztia” arau dezan, arlo horretan “ez baitu inolako neurririk hartu”, nahiz eta 2012ko erdialdera indarrean sartu zen Errege Dekretuak xedatutako epea bi hilabete baino txikiagokoa zen.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 39. zk., 2013-04-15ekoa)