Publicada el Jeudi, 11 de avril de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den bere gain har ditzan eremu ez euskaldunekoak diren eta Nafarroako beste herri batzuetan D ereduan eskolatuta dauden ikasleen garraio eta jantoki gastuak

Euskararen Legearen interpretazio zabalago bat eskatzen da, eguneroko joan-etorrian ibiltzera behartutako familien bizi kalitatean ondorio larriak murrizte aldera

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere gain har ditzan eremu ez euskaldunekoak diren eta Nafarroako beste herri batzuetan D ereduan eskolatuta dauden ikasleen garraio eta jantoki gastuak”.

Zioen azalpenean, SN, Bildu, Aralar-Nabai eta I-E parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpena iragan abenduaren 12ko lan saioari dagokio. Saioa Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren ordezkariekin egin zen, hartara, “euskaraz ikasi ahal izateko egunero joan-etorrian ibiltzera” behartuta dauden “Nafarroako erdialdean eta hegoaldean milako bat haur baino gehiago” daudela ohartarazteko.

Proposatu dutenek argudiatzen dute ezen ohikoa baino kontziliaziorako arazo handiagoak dituztela eta gastuak ere nabarmen handiagoak dituztela, “hilero 600 euro arte ikasle bakoitzarengatik”, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, Euskararen Legearen interpretazio “zabalago bat” eskatzen dute, izan ere, araudia aldatzea zaila da, eta, zonifikazioak ukitutakoen “bizi kalitatean eragin larriak ditu”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 18. zk., 2013-02-18koa)