Publicada el Vendredi, 15 de mars de 2013

Osasun Departamentua itunen estrategia prestatzeko lanen bukaerako txosteneko proposamena jasotzen duen txosten bat aurkez dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Bi hilabeteko epean "eraginkortasun eta efizientzia" helburuak lortze aldera oinarrizko gaiak jasoko zituen plan zehatz bat izatea nahi zen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Osasun Departamentua premiatzen zen “bi hilabeteko epean Parlamentuan” txosten bat aurkez dezan, “eztabaidatu eta onesteko”, “Itunen Estrategia taxutzeko lanei buruzko amaierako txosteneko proposamena jasoko duena –Osasun Departamentuak ontzat jo du-, bai eta hitzarmen politika, hautabideen balioespena, itunen prezioa eta kontratazio prozedurak ere”.

Zioen azapenean, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpena Itunen Estrategia taxutzeko lanei buruzko amaierako txostenari zegokion, non esaten baiten “etorkizuneko eredu estrategikoak jaso beharko lukeela epe ertain eta luzeko itun-plangintza bat”, eraginkortasun- eta efizientzia-helburuak lortze aldera ondoko galderei erantzunen diena:” zergatik egiten dira itunak? Zer itun egiten da eta norekin?”

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 10. zk., 2013-01-25ekoa)