Publicada el Jeudi, 20 de décembre de 2012

Nafarroako Foru Komunitatean aurrekontu oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNK, SNk, Bidlu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, Nafarroako Foru Komunitatean aurrekontu oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

Arau honek Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio urtarrilaren lehenengo egunetan, 2013ko aurrekontuetako zordunketarekin, aparteko pagaren zenbatekoaren baliokidea den ordainketa bat egiteko, “horrek ordainsarietan igoerarik eragin gabe eta 2013rako Foru Komunitatean aurreikusitako defizit publikoaren eta aurrekontuen orekaren helburuak aldatu gabe”.

Gehiengoaren babesa eman dioten taldeek (UPN salbu) azaldu dutenez, Legeak izaera subsidiarioa du, 2012rako ondorioekin, erosahalmenaren galera dela-eta behin-behineko osagarri pertsonal bat sortzen duen Legeari dagokionez.

Baliteke Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegite bat jarri eta orekatzeko osagarria aplikatzen ez uztea, edo Foru Komunitateko Gobernuak bere kabuz ez gauzatzea erabakitzea. Horregatik, Legearen xedea Gobernuari 2013ko lehenengo aparteko ordainsaria urtarrilaren lehenengo egunetara aurreratzeko ahalmena ematea da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 74. zk., 2012-09-21ekoa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 81. zk., 2012-10-09koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 98. zk., 2012-11-20ekoa)
• Irizpena (5. eranskina)