Publicada el Vendredi, 14 de décembre de 2012

Nafarroako Gobernua eskabide politiko eta sozialekin zerikusia duten pankartak, kartelak eta paskinak jartzearen inguruan urriaren 31n emandako aginduak baliorik gabe utz ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “administrazioaren eraikinetako fatxadetan eta barruko aretoetan legezko eskabide politiko eta sozialekin zerikusia duten pankartak, kartelak, paskinak eta bestelako mezuak jartzea galarazteko 2012ko urriaren 31n emandako aginduak baliorik gabe utz ditzan”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak adierazten duenez “murrizketa ekonomikoak eta eskubide murrizketak egiten ari zaizkien kolektiboei adierazpen askatasuna mugatzea edo murriztea oso larria da”; Gobernuak “errespetatu behar” duen eskumena baita.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 97. zk., 2012-11-19koa)