Publicada el Jeudi, 8 de novembre de 2012

Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk kontra emandako botoarekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariekin, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea aldatzen duen Foru proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.

Bildu-k aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren helburua zen 18/1986 Foru legearen 27. artikulua betetzea gauzatzea, “komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskararen mailaz mailako” presentziari buruzkoa, Gobernuak hartara egin behar dituen “ diruz eta materialez laguntzeko planei” “aurrekontu orokorretan berariaz aitortutako” diru-laguntza esleituz.

Zioen azalpenean, proposatu duen taldea Legebiltzarrak hala eskatuta, iragan apirilaren 13an Arartekoak helarazi zuen txostenari zegokion. Izan ere, bertan azpimarratzen zenez “aurrekontuetan partida bat agertu beharko luke 18/1986 Euskarari buruzko Legearen 27.1 artikulua bete ahal izateko”. Ildo horretan, adierazten zen ez dela nahikoa esatea neurtu ezin diren adierazleen araberakoa izanen dela laguntza”.

Horregatik, 27. artikuluari 1. bis puntu berri bat gehitzea proposatzen zen. Beraz, honela geratuko zatekeen:

27. artikulua
“1. Administrazio Publikoek bultzatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan.
Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu.

1 bis. Plan hauek gauzatu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak urteroko aurrekontuetan berariaz aitortuko du planari dagokion diru kopurua.

2. Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta irrati emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)