Publicada el Jeudi, 14 de juin de 2012

Nafarroako DBHko ikastetxe guztiek, bai publikoek bai itunduek, urtean behin eman behar duten biktimei laguntzeko hezkuntza programari dagokionean, Nafarroako Gobernua Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko 9/2010 Foru Legean xedatutakoa bete dezan premiatzen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPnk eta I-Ek alde emandako botoekin eta Nabai-k eta Bildu-k aurka emandako botoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua “Terrorismoaren biktimei laguntzeko Foru Legean xedatutakoa bete dezan” premiatzen den. Hartara, “Hezkuntza Departamentuak, urtean behin, hezkuntza programa bat zabalduko du Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan, egoki iritzitako iraupena izanen duena, terrorismoaren aurkako bizikidetasun baketsu eta demokratikoaren balioak jaso eta islatuko dituena eta gazteak kontzientziatuko dituena ideia demokratikoak aldezteko bitarteko eta modua den aldetik hitzak duen balioari buruz”. Halaber, DBHko ikastetxe pribatuei ere aukera hori ematea eskatzen du.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak argudiatzen du “ez dagoela argi” ea programa ikastetxe guztietan funtzionatzen ari den, nahiz eta eduki horiek eman “beharra” eta “araua bete ezean diru-laguntza publikoak galtzeko aukera” Legez ezartzen diren.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 32. zk., 2012-03-30ekoa)