Publicada el Jeudi, 10 de mai de 2012

Bildu eta I-Ek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak bazter utzi dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, SN eta PPNk kontra emandako botoekin, Nabai-ren abstentzioarekin eta Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin, Bildu eta I-E parlamentu-taldeek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako bi osoko zuzenketak bazter utzi ditu.

Gobernuak garatutako Lege proiektuaren helburua da arau bakarrean ezaugarri eta “oinarrizko” printzipio ezberdinak biltzea Administrazio Publikoan zein Gobernuan “herritarrekin gardentasunean oinarritutako erlazio era berri” bat ezartzeko.

Horri dagokionez eta Administrazioaren beraren “zilegitasuna indartzeko” asmoz, informazioa eskuratzeko eskubide “ez hain murriztaile” bat taxutzen da eta neurriak aldezten dira, jarduera publikoak eta administrazioaren kudeaketa argiagoak izan daitezen, herritarren “parte hartzea eta elkarlana” sustatzeko; hori guztia ‘Gobernu Ireki’ deitzera setatu den ezartze “eraginkorrari” begira.

Lege proiektua osatzen da hainbat berme “administratibo, judizial eta estrajudizialekin” eta Jarraipen Batzorde baten sorrerarekin, Gardentasuna eta Gobernu Irekia egiaz ezartzeko. Gainera, ordainsari, diru-sarrera, bidaia-sari eta kargu-uzte pentsioen kobratzean publizitate, gardentasun eta muga irizpide berriak hartzea aurreikusten da.

Bildu eta I-E parlamentu-taldeek, “aurrerapauso nabariak” egon direla adierazi arren, haien osoko zuzenketak herritarren parte hartzearekin erlazionatutako guztiaren zehaztasun ezan oinarritzen dituzte; parte hartze hori, azpimarratzen dute, ikusmolde “pasibo” batean oinarritzen da.

Bildu-ren arabera Legea demokrazia esku-hartzailearen eta Gobernu Irekiaren inguruan lortu nahi den helburutik urrun dago. Hori dela-eta, beharrezko “garrantziarekin” gaiari ekingo zaion Batzorde txostengile bat sortzea onestearen truke bere osoko zuzenketa kentzea proposatu du (arrakastarik gabe).

I-Ek ordea, hitzartutako gai ugari beste legeetan gauzatzen direla irizten du, batez ere gardentasunari dagokionean, eta era esplizituan behartzen ez duten beste askotan.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Lege Proiektuen argitalpena (NPAO, 30. zk., 2012-03-23koa)
· Osoko zuzenketen argitalpena (NPAO, 42. zk., 2012-05-03koa)