Publicada el Jeudi, 22 de mars de 2012

Ebazpena onetsi dute zeinaren bitartez Parlamentuak Aezkoan eta Erronkarin sortu eta sustatutako ekimenei bere babesa berresten dien oihan-biomasako plantak ezartzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bitartez Ganberak “bere babesa berresten dien Aezkoako eta Erronkariko toki entitateek beren ibarretan oihan-biomasako planta bana ezartzeko sortu eta sustatutako ekimenei”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “egin beharreko jarduketa guztiak egin ditzan, 2012an oihan-biomasako proiektuak Erronkariko eta Aezkoako ibar piriniotarretan gauzatze aldera”.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpenak bi proiektuak “arrazoirik gabe geldiarazi” zirela aipatzen du. Gainera, Parlamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren “konpromisoa” berretsi ondoren, ohartarazten du jarduera ekonomikoa ezartzeko eta enplegua sortzeko “aukera” galtzeko arriskua dagoela eta eskualde horietan enpresak erakartzea oso zaila den arren, badutela lehengaia (zura) eta horrek proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzen duela.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 38. zk., 2011-12-16koa)