Publicada el Vendredi, 9 de novembre de 2007

Erabakia. Horren bidez, RTVE korporazioaren administrazio kontseilua eta Estatuko Gobernua premiatzen dira eskualdeari egokitutako edukiak dituen programazioa eskaintzeko gai den irrati eta telebista lurralde-egitura bat berma dezaten Nafarroan

"Nafarroako Parlamentuak RTVE korporazioaren administrazio kontseilua eta Estatuko Gobernua premiatzen ditu eskualdeari egokitutako edukiak dituen programazioa eskaintzeko gai den irrati eta telebista lurralde-egitura bat berma dezaten Nafarroan.

1.- Nafarroako herritarrei eskualdeari egokitutako edukiak dituen programazioa eskain diezaien, Nafarroako ondare artistiko, historiko eta naturalaren ezagutza sustatuko duena.

2.- Nafarroako gertakizun garrantzitsuei estaldura ematea, programazio bereziaren bidez, eskualderako deskonexioak ahalbidetuz.

3.- Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan eginiko programazioa sustatzea, hau da, gaztelaniaz eta euskaraz.

4.- Informazio objektibo, egiazko eta askotarikoa bermatzea, erabat egokituko zaiona independentzia profesionalaren irizpideari eta Nafarroako aniztasun politiko, sozial eta ideologikoari.

5.- Berariazko edukiak ekartzea programazio nazionalari eta RTVEren nazioarteko kateei, lurraldearen kohesioa sustatzeko eta Nafarroa kanpoan ezagutarazteko, eta arreta berezia eskaintzea atzerrian bizi diren edo dauden nafarrei."