Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Irailak 6

Nafarroako Gobernua premiatzen da, Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordean onetsia. 2022ko irailaren 6an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Legebiltzar honetan Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan.

 

2.- Foru Gobernua premiatzen da aipatu legea onesten ez den bitartean Plazaolaren bide berdea mantentzeko hitzarmen arautzaile bat adostu dezan ibilbidean dauden toki entitateekin, edo hala ez bada, Plazaola Turismo Partzuergoarekin berarekin. Hitzarmenean zehaztuko dira administrazio publiko bakoitzaren eta entitate turistikoaren betebeharrak eta eskubideak.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako bide publikoen eta ibilbide berdeen sare bat sor dezan.

 

EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute. 

 

1. puntuaren alde bozkatu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos Ahal Duguk eta Navarra Suma abstenitu da. 

 

2. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira.

 

I-E talde parlamentario mistoak ez du bilkuran parte hartu.