Zerbitzu Juridikoek zehaztu dute Legebiltzarreko Lehendakaritza ez dagoela ukituta bere kargua baliatzeari dagokionez, Parlamentuaren organo eskudunek erabaki bat hartu arte
Erregelamenduan oinarrituz, Legebiltzarreko Legelari Nagusiak igorritako txosten-oharrak dio Lehendakariak bere karguari dagozkion eginkizunak bete ditzakeela
Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoek txosten-ohar bat igorri dute, zeinaren bidez berresten baitute Legebiltzarreko Lehendakaritza ez dagoela ukituta bere kargua baliatzeari dagokionez, Parlamentuaren organo eskudunek erabaki bat hartu arte. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Cousok Aznárez, Sáez eta Buil jaun-andreak talde parlamentariotik botatzeko erregistratutako idatziak baita kaltetuek (Aznárez, Sáez eta Buil) idatzi hau indargabetzeko aurkeztutako idatziak sortutako egoera argitu asmoz igorri da txosten-oharra.
Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek igorritako txosten-oharrak hala dio:
“1. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioaren eledunak idatzi bat erregistratu zuen abenduaren 20an, Aznarez, Sáez eta Buil jaun-andreak talde parlamentariotik bota izana jakinarazteko.
2. Urtarrilaren 3an, aipatu foru parlamentari horiek idatzi bat aurkeztu zuten, zeinaren bidez eskatu baitute Couso jaunaren idatzia ezesteko, talde parlamentarioan jarraitzen dutela berresteko eta Couso, Velasco, Pérez eta Carrillo jaun-andreak atxiki gabeko parlamentari bihurtzeko.
3. Dakizuenez, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak urtarrilaren 8an egindako bilkura berezian erabaki zuten txosten bat eskatzea Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoei, idatzi horiek izapidetzeari buruzko inolako erabakirik hartu aitzin.
Horrenbestez, Legebiltzarreko Lehendakaritza ez dago ukituta bere kargua baliatzeari dagokionez, harik eta Parlamentuaren organo eskudunek erabaki bat hartu arte, Legebiltzarreko Erregelamenduak ezartzen duenari jarraituz.
Hartara, bere karguari dagozkion eginkizunak bete ditzake”.