Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urriak 4

Unai Hualde Aralarko San Migel Kofradiaren ordezkariekin bildu da

Lehendakaria bat dator San Migelen Gune eta Bideen Europako Sarearen ekimenekin, eta Europako Kontseiluak kultura-ibilbidetzat onartzea espero du

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Aralarko San Migel Kofradiako ordezkaritza bat hartu du gaur Ganberaren egoitzan: Joxe Mari Ustárroz, presidentea; Mikel Garciandia, santutegiko kapilaua eta Juan Carlos Recio, proiektuaren zuzendaria.

 

Bileraren helburua, Ustarroz, Garciandia eta Reciok azaldu dutenez, San Migelen Gune eta Bideen Europako Sarea Europako Kontseiluak kultura-ibilbide gisa onartzeko eskaeraren atzean dagoen proiektuaren berezitasunak azaltzea izan da.

 

“Espero dugu datorren maiatzerako Europako Batzordearen aldeko irizpena izatea. Praktikan, Santiagoren eta erlaitz atlantikoaren arteko lotura indartzea ekarriko luke, eta, haren kokapen estrategikoa kontuan hartuta, San Migel santutegiari bultzada bat ematea; izan ere, hiru urte daramatzagu santutegia eraberritzen, haren erakargarritasuna optimizatzeko. Aurten museoa ofizialki irekitzea espero dugu”, adierazi du Garciandiak.

 

San Migelen Gune eta Bideen Europako Sarearen helburua kultura, monumentu eta erlijio ondarea, turismo jasangarria eta bertako produktuak sustatzea da. Ibilbide bilakatuz gero, Europako funtsen banaketan parte hartzeko aukera izango litzateke, tokiak eta bideak egokitu eta sustatzeko.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, proiektuaren potentziala aitortu du. Proiektuaren abal-emaileen artean daude Foru Gobernuko hainbat departamentu, Iruñeko Udala eta Europako Batzordearen aurrean Sarearen ekimena babestuko duten Nafarroako beste erakunde batzuk, eta konpromisoa hartu du talde parlamentarioei proiektuari buruzko informazioa helarazteko, Turismo eta Kultura batzordeen bisita parlamentarioa egin ahal izateko.