Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko otsailaren 20an
Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta indar militarrak Ukrainatik atera daitezela.
2.- Nafarroako Parlamentuak borrokak berehala buka daitezela exijitzen du, biktimen kopurua handitu aurretik, eta tropak itzul daitezela nazioarteak Errusiako Federazio gisa aitortutako lurraldera.
3.- Nafarroako Parlamentuak eragile guztiei dei egiten die Errusiak hasitako gatazka belikorako konponbideak bila ditzaten.
4.- Nafarroako Parlamentuak berresten du desadostasunak konpontzeko esparrua Nazio Batuen Gutuna dela, bakearen eta diplomaziaren bideak erabiliz.
5.- Nafarroako Parlamentuak Europako erakundeak premiatzen ditu arta ditzaten Ukrainatik lekualdatu eta Europako beste herrialde batzuetan babesa bilatzen ari diren pertsonak.
6.- Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun erabatekoa adierazten die Ukrainako Gobernuari eta herriari eta, halaber, Errusian gerraren aurka manifestatzen ari direnei eta jazarpen polizial eta militarra pairatzen ari direnei.
7.- Nafarroako Parlamentuak bere babesa, esker ona eta errekonozimendua helarazi nahi die Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako pertsonei eta organizazioei.
8.- Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako pertsonekin eta organizazioekin. Ekitaldia otsailaren 24an eginen da –ostirala–, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuko atalondoan.
Archivos adjuntos