Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunarekin duen konpromisoa
Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko urriaren 19an
1.- Legebiltzarrak Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunarekiko konpromisoa berresten du.
2.- Foru Legegileak itun horren jarraipena egiteko eta ituna betetzeko urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
3.- Nafarroako Parlamentuak erronka global berriei aurre egiteko konpromisoa berresten du, desberdinkeriak areagotu egin baitira gure gizartean eta are gehiago herrialde txirotuetan.
4.- Ganberak Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda garatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentariek aurkeztu dute.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.