Nafarroako Gobernua premiatzen da, Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan
Legebiltzarraren arabera hutsune juridikoa oztopo bat da landa eremuetan garapen ekonomikoari lagundu eta Nafarroa turismo jasangarriaren erreferentzia bihurtzerakoan
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordeak erabaki bat onetsi du gaur, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa emanda eta Navarra sumaren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua premiatzeko “Legebiltzar honetan Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan”.
Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, Foru Gobernua premiatzen da “aipatu legea onesten ez den bitartean Plazaolaren bide berdea mantentzeko hitzarmen arautzaile bat adostu dezan ibilbidean dauden toki entitateekin, edo hala ez bada, Plazaola Turismo Partzuergoarekin berarekin”. Puntuan zehazten denez, hitzarmenean “zehaztuko dira administrazio publiko bakoitzaren eta entitate turistikoaren betebeharrak eta eskubideak”.
Era berean, berriro ere baieztapenez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Nafarroako bide publikoen eta ibilbide berdeen sare bat sor dezan”.
Zioen azalpenean, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sustatutako erabakiak ohartarazten du “hutsune politikoa” dagoela gaian eta “Europako eta estatuetako ingurumen politiketan garrantzia” badu ere, berariazko arau-esparrurik ez dagoela, Nafarroari dagokionez turismo jasangarriaren erreferentzia bihurtu ahal izateko.
Horiek horrela, “landa eremuetan garapen ekonomikoari laguntzeko” asmoz, “naturaguneak lehengoratu eta kontserbatuz”, bertan “azpiegitura ez-erabiliak” baitaue(trenbide-trazadura zaharrak), eskatzen da proiektu lege proiektu bat prestatzea, lagunduko duena ibilbide eta azpiegitura berde berrien bultzada antolatzen. Azken helburua litzateke Nafar Sare bat eratzea, zeinak, 2020-2030 aldirako Europar Batasunaren Biodibertsitateari buruzko Estrategiari eta Espainiako Turismo Jasangarriko 2030erako Estrategiari jarraikiz,batasuna eta zentzua emanen dion Nafarroako ibilbide jasangarrien multzoari.
Beste alde batetik, Plazaolaren bide berdeari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren jabetza baita, eskatzen da administrazio publiko bakoitzaren betebeharrak eta eskubideak arautzeko hitzarmen bat ezartzea, zuzentze aldera planifikazio ezak sorrarazitako nahasmendua eta antolamendu falta, hainbat gora-beheren aurreko erantzunetan, mantentze lanak barne, ikusten ahal den moduan.
Saioan María Solana (Geroa Bai) egon da batzordeburu, eta honako hauek agertu dira: Juan Luis Sánchez de Muniain, Mª Jesús Valdemoros, Patxi Pérez, Carlos Pérez-Nievas, Maribel García Malo, José Suárez (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Ainhoa Unzu, Nuria Medina (PSN), Mikel Asiain (Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (EH Bildu) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu). Izquierda-Ezkerra tale parlamentario mistoa ez da saiona egon.
• www.nafarroakoparlamentua.eus
Mozioa (80. NPAO, 2022-06-17koa)