Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Azaroak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da izapide egokiak egin ditzan 2020/2021 ikasturterako helduen euskarazko etengabeko hezkuntzako ikastaroa ezartzen dela bermatzeko, albait lasterren

Hezkuntza batzordean onetsia. 2020ko azaroaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da izapide egokiak egin ditzan 2020/2021 ikasturterako helduen euskarazko etengabeko hezkuntzako ikastaroa ezartzen dela bermatzeko, albait lasterren.

 

EH Bildu talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman dute eta Navarra Suma eta PSN abstenitu egin dira (Podemos-Ahal Dugu ez da bilkuran egon).