Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Maiatzak 6

Batzorde iraunkorraren bilkura, 2019ko maiatzaren 6an

NAFARROAKO PARLAMENTUKO BATZORDE IRAUNKORRAK GAUR, ASTELEHENA, MAIATZAK 6, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

- Batzorde Iraunkorrak aho batez baliozkotu du Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea hein batean aldatzen duen martxoaren 27ko 1/2019 Foru Lege-dekretua.

 

- Batzorde iraunkorrak jasotzat eman ditu Ogasun Ministerioak egindako gogoetak, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorriak, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea dela-eta.

 

- Batzorde iraunkorrak jasotzat eman ditu Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen lehenengo artikuluaren lehen eta hemeretzigarren apartatuak direla-eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorritako desadostasunak.

 

- Batzorde iraunkorrak jasotzat eman ditu Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen bigarren eta hamabigarren artikuluak direla-eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorritako desadostasunak.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Konstituzio Auzitegiaren epaia, 1394-2018 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko arazoari buruzkoa. Arazoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Auzitegiak planteatu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 4.2 apartatuta dela-eta.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko apirilaren 10ekoa, zeinaren bidez Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideak, titularrak nahiz ordezkoak, izendatzen baitira.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiak.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du 2019ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2019ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Errenta bermatua eta gizarteratzea (2016-2018)” izeneko txostena, Kontuen Ganberak egina.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, Barañaingo Udalaren 2017ko ekitaldiari buruzkoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren dekretua, zeinaren bidez artxibatu egin baititu SODENA enpresa publikoak egindako jarduketei buruzko ikerketa batzordean Sánchez Galán jauna agertu ez izanaren ondorioz Estatuko Erakundeen aurkako delitua ustez egin izanari buruzko ikerketa-diligentziak.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman du honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2019ko lehen hiruhilekoa.

 

- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu Nafarroako Foru Komunitatearen senatariak Senatuaren XII. Legegintzaldian eginiko jarduerari buruzko informazioa eta haren izendapena berresteko eskaria.

 

- Batzorde Iraunkorrak baimena eman du Sanfermines 78 Gogoan Elkartearen “Argazkiak lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad” erakusketaren olana lagatzeko.

 

- Batzorde Iraunkorrak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren egoitzako klimatizazioaren kontrol-sistemaren instalazioa berritzeko kontratua esleitzeko proposamena.

 

- Batzorde Iraunkorrak baimena eman du Parlamentuan topaketa bat egin dadin desgaitasun intelektuala duten pertsonekin eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautagaiekin. ANFASek eskatu du.

 

- Batzorde Iraunkorrak baimena eman du Nafarroako Parlamentuan egiteko Erasmus+ Programak kofinantzatutako “Gazteak eta politikariak” proiektuaren amaierako ekitaldia. Nafarroako Gazte Kontseiluak eskatu du.

 

- Batzorde Iraunkorrak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuarentzako biltagiratze-kabina baten hornikuntza, instalazioa eta abian jartzeko kontratua esleitzeari buruzko proposamena.

 

- Batzorde Iraunkorrak baimena eman du Séneca FX aplikazioaren bidez zuzeneko emanaldiak egiteko hiru encoders erosteko gastu osagarria egiteko.

 

- Nafarroako Parlamentuak hizkera inklusiboko gida bat argitaratu du COCEMFE-Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioarekin eta COCEMFE Nafarroarekin lankidetzan.

 

- Batzorde Iraunkorrak baimena eman du Legebiltzarreko atalondoan maiatzaren 26ko hauteskundeetan Nafarroako Gobernurako hautagaien arteko eztabaida bat egin dadin.