Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urtarrilak 30

2023ko urtarrilaren 30eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URTARRILAK 30– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 30–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2021eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta hartu beharreko erabakia hartzea. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, otsailaren 2koan, eztabaidatuko da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen foru lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. Hura aintzat hartzeko eztabaida datorren osteguneko, otsailaren 2ko, Osoko Bilkuran eginen da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasun publikoaren arloan sakontzeko eta hobetzeko politika orokorrari buruzkoa, herritarren beharrei erantzuteko eta osasun-profesionalei babesa emateko. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala premiatzen dira koordinatu daitezen eta behar diren neurriak adostu ditzaten ezkaratzaren lagapena eragingarri egin ahal izateko eta, lehenbailehen, Alde Zaharreko Osasun etxearen irisgarritasun-arazoari behin betiko irtenbide bat emateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak har ditzan musika-ikasketa profesionalak Nafarroatik kanpo egiten dituzten ikasleen ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da berdintasuneko teknikarien sarearen egoera hobetzeko proposamen bat egin dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da Fitero-Cintruénigo-Corella-Castejón-Iruña autobus-zerbitzua berma dezan, egunean joan-etorria egiteko moduan eta hiru ordutegitan, 06:30ean hasita. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan migrazioek Nafarroan duten inpaktuari buruz berriki argitaratu den ikerlana. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Carlos Amatriain Busto jaunarena, azal dezan “Nafarroako Gazteriaren 2022ko Inkesta”. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako COCEMFEren ordezkariekin, osasun arloan desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa eta/edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen berariazko egoera, gaur egun dituzten arazoak, proposamenak eta ondorioak landu ditzaten. Cristina Ibarrola Guillén andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Patricia Fanlo Mateo andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen duten elkarteen –Madre Coraje elkartea, FABRE Fundazioa eta Nafarroako FISC elkartea– ordezkariekin, “SAME 2023: Berdintasuneko EraldaketaEkintza, mobilizatu zaitez!” kanpaina aurkeztu dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeekin sinatutako Batxilergo-itunetan indarrean diren legeak ez betetzearen ondorioz abiatutako administrazio-prozedurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuak Corella, Cintruénigo eta Fitero Iruñearekin zuzenean lotzen zituen autobus-linea kentzeko erabakiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako etxez etxeko errehabilitazioaren proiektuaren ezarpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Osasun etxeetako erizaintza pediatrikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legeak arte eszeniko eta musikaletarako jasotzen duen zerga-arinketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Familia gurasobakarren baimena luzatzeari buruzko galdera errepikatzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Jardunbide Onen eta Gardentasunaren Batzordearen eraketari buruzko galdera errepikatzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen arau-garapenari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Kultur Ekintza Zerbitzuak arte eszenikoetako eta musikaletako hirugarren sektoreko eragile profesional eta entitateei zuzendutako deialdien ebazpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Caparrosoko abeltegitzarrari emandako ingurumen-baimen integratua nabarmen aldatzeko eskaerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaia eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa eta Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeak 2022ko abenduaren 28an egindako bileraren akta (parte-hartzaile guztiek behar bezala sinatuta). Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, otsailaren 2koan, eztabaidatuko da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak honako hauek jasotzat eman dituzte eta argitara daitezen agindu dute: 1/2023 Legegintzako Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinak aldatzen baititu Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea eta Finantza-transakzioen Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/2022 Foru Legea, eta luzatu egiten baititu Balio Erantsiaren Zergari eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergari buruzko zenbait neurri.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu berriaren proposamena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hura aintzat hartzeko eztabaida datorren osteguneko Osoko Bilkuran, otsailaren 9koan, eginen da.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak ez du onartu erabilera anitzeko aretoa otsailaren 7an, 15:00etatik 17:00etara, erabiltzeko baimen-eskaera, Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak egindako eskaerari erantzunez, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ordezkaritza batekin egun horretarako aurreikusitako lansaioa Intranetaren bidez ikusi ahal izateko.

Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehendakariordeek eta Juan Luis Sánchez de Muniáin lehen idazkariak aurka bozkatu dute. Unai Hualde lehendakariak eta Maiorga Ramírez bigarren idazkariak alde bozkatu dute. Eledunen Batzarrari egindako aurretiko kontsultan Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute.

- Mahaiak onetsi du 2023ko Minbiziaren aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Horregatik, otsailaren 2an, Osoko Bilkuraren hasieran ‘Denak minbiziaren aurka’ manifestu instituzionala irakurriko da, gaixotasun hori duten pertsonei eta haien senideei babesa emateko. Era berean, otsailaren 4an eta 5ean Parlamentuko fatxada berdez argiztatuko da, gaixoei babesa emate aldera.

- Mahaiak jasotzat eman du Foru parlamentariek 2022an jasotako ordainsarien zerrendaren zuzenketa.

- Mahaiak baimendu egin du Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko Ponentziako kideak otsailaren 22tik 26ra eginen den 2023ko ARCO azokara joatea.