2023ko otsailaren 27ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko OTSAILAren 27a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 27–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK:
- Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta-presakoa.
- Sagasetako Kontzejuko 9. Poligonoko 209., 210. eta 226. herri-lurzatietako 54.002,93 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Foru-lege proiektua ostegun honetako osoko bilkuran –martxoaren 2an– eztabaidatuko da.
FORU-LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. Foru-lege proposamena ostegun honetako osoko bilkuran –martxoaren 2an– eztabaidatuko da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. Foru-lege proposamena ostegun honetako osoko bilkuran –martxoaren 2an– eztabaidatuko da.
MOZIOAK:
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako aterpetxeek Espainiako Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarearekin bat egin dezaten bultzatzera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, politikoki gaitzesten da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, “Bai soilik da bai” legearen ondorioz Nafarroan kondenen murrizketa minoritarioa izan dela adierazi baitzuen. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideekiko konpromisoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa eta Nafarroko Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio-sistemaren erreforma —13/2022 Errege Lege-dekretuaren bidez onetsia— lehengoratu dezan eta beste proposamen bat aurkez dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko otsailaren 22ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita hidrogeno berdea ekoizteko “VALLE H2V NAVARRA”inbertsio-proiektua, zeina ACCIONA PLUG, SLk sustatu baitu. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Egapeludos elkartearen ordezkariekin, honako hauei buruz informa dezaten: Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen ezarpena zertan den, udalek zer arazo dauzkaten dagozkien eskumenak beren gain hartzeko, eta Nafarroako Gobernuak zertan ez duen legea betetzen. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako 0-3 Plataformaren ordezkariekin, ratioa jaisteko beren proposamena azal dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Museora, Pompeloko togarekin egiten ari diren lanaren berri izateko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Jakiteko zer emaitza atera den Osasun Departamentuaren Osasun Arreta Integratu Sozial eta Sanitarioaren Proiektuaren ebaluaziotik. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Ikus-entzunezko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Unibertsitate Adituko Ikastaroaren antolaketari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak izandako kolaborazio eta koordinazio mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa galdera berrestea, iragan ostiralean –otsailaren 24an– eman zitzaiolako erantzuna.
- Corellako Udalak Kontratuei buruzko Legea ez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.
- Corellako Udaleko Kontu-hartzailetzaren txostenetako eragozpen-oharrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Erretiratu egin da.
-Nafarroako Ijitoen Garapenerako Estrategiaren inpaktuaren gaineko txostenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Aparteko laguntzen eta emergentziazko laguntzen ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- 2021eko kontratu-erreserbak urte horretan esleitutakoan egiten duen portzentajeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Kontratuak erreserbatzeko betebeharra bideratzeko eta ezagutarazteko webgune berria, zeina 2021eko Desgaitasuneko Plan Operatiboan jasotzen baita, abian jartzeko aurrekontuaren betetze-mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- 2019az geroztik abiarazi diren bestelako etxebizitza babestuen araubideko sustapen berriko etxebizitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren aginduz IVAC-KREIk egin duen “Nafarroan 1979tik gaur arte izandako torturari eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa” txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onartu egin du Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren ospakizun-ekitaldien amaiera Parlamentuan egitea. Ekitaldia martxoaren 4an eginen da –larunbata–, 11:00etan, Atalondoan.