Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 18

2021eko urtarrilaren 18ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URTARRILAK 18– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 18–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Foru Lege proiektua, Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzkoa. Irakurketa bakarreko prozeduran izapidetuko da eta, aurreikuspenen arabera, otsailaren 4ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- 1/2021 Foru Lege-dekretua, urtarrilaren 13koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Aurreikuspenen arabera, baliozkotzeko eztabaida urtarrilaren 28ko Osoko Bilkuran izanen da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Alarma-egoerak polarizazio soziopolitiko gero eta handiagoan dauzkan eraginei buruzkoa eta herritarren harremanetan dituen ondorioei buruzkoa. Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Gutxieneko diru-sarrerei eta errenta bermatuari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen dira toki-entitateek Europar Batasunaren Suspertze Funtsean duten partaidetza Toki Administrazioak gastu publikoan duen partaidetzaren proportzionala izan dadin. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitu Rifeko Gerra gogoratzeko ekitaldiak antola ditzan eta nafarrek Rifeko gerran izandako parte-hartzea Memoriaren Institutuaren bidez azter dadin.

- Honen bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da diagnostiko-ebaluazio bat diseinatu eta ezar dezan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako espainieraren eta euskararen ahozko eta idatzizko ezagutza-mailari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da presaz egin dezan oinarrizko hornidurak bermatzeko plan bat. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren baliabide guztiak jar ditzan COVID-19aren aurkako txertaketa bermatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako zuzendari nagusiarena, azal dezan zertan diren Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei osasun-laguntza eta osasun-txartela eskuratzeko fakturazio-prozeduran egindako aurrerapenak. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariak azal ditzan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko gerentea kargutik kentzeko arrazoiak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako ospitale publiko eta pribatuetako ZIUetako koordinatzaile exekutiboak, Juan Pedro Tirapu León jaunak, azal ditzan pandemiaren lehen eta bigarren olatuetan Nafarroako ZIU-oheen gehienezko ahalmena eta erabilitako baliabideak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariak informazioa eman dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedurari buruz, 2021/2022 ikasturteari begira.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azal dezan bere departamentuak zein jarduketa egin dituen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak onartu ez izanaren aurrean Nafarroako Foru Poliziaren Jardunaldien eta Ordainsarien Erregelamendua onesten duen 79/2016 Foru Dekretua erabat deuseztzat jotzen zuen epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Barañaingo Herritartasun Gaietarako Eztabaida Foroaren ordezkari batek Eulza Proiektuaren inguruan dauzkaten aldarrikapenak eta proposamenak azal ditzan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Alboan elkarteko ordezkaritza batek “Más allá de las fronteras - Mugetatik Haratago” proposamena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Eunate elkarteko ordezkaritza batek maskara erdi-gardenak erabiltzeak sortzen dituen arazoak azal ditzan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Bisita, “Ciudad de Tudela” estadiora. (Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andrea).

- “El Cierzo” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutura. (Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andrea).

- Bisita, Larrabide estadiora. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jauna).

- Bisita, Muesko erromatarren gairako presara (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentziak urtarrilaren 11n hartutako erabakia. (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa). Horren arabera, hurrengo saioetarako egutegia onetsi da eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzen zaio zenbait informazio igortzeko: azken bost ekitaldietan beren jarduera Nafarroan garatu duten apustu-etxeen zerrenda, adierazita horietatik zeintzuk ordaintzen dituzten zergak Nafarroan (aitortutako irabazien eta ordaindutako zergen xehetasunarekin, aplikaturiko karga-tasa barne) eta zeintzuk kanpoan (Foru Komunitatean izandako irabazien xehetasunarekin).

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman ditu EH Bilduk Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentziaren osaeran eginiko aldaketak. Horren arabera, Arantxa Izurdiaga andrea titularra izanen da eta Bakartxo Ruiz andrea, berriz, ordezkoa.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko Ponentziak urtarrilaren 8an hartutako erabakia (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa). Horren bidez, funtzionamendu arauak onetsi ziren.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko Ponentziako eta Nafarroako Foru Berria garatzeko Ponentziak urtarrilaren 8an hartutako erabakia (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa). Horren bidez, funtzionamendu arauak onetsi ziren.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Navarra Suma talde parlamentarioak Nafarroako Foru Berria garatzeko Ponentzian (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa) eginiko aldaketa. Horren bidez, Marta Álvarez ordezkoa izanen da.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Koordainketa farmazeutikoa kentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Diru-sarrera nahikorik ez duten guraso bakarreko familientzako etxebizitzen alokairurako laguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Mendi-eremuetan osasun-garraioa bermatzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Birformulatzekotan geratu da urriaren 21etik Nafarroako Jauregian egindako aperitibo, bazkari edo afariei buruzko galdera. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitate Publikoko gradu-ikasketetan lehenengo matrikulen doakotasuna ezartzeko helburuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko Egako adarraren obrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan familia-laguntzarik ez duten gazte migratzaileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- EH Bildu alderdi politikoarekiko desberdintasun etikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuaren aurrekontu-partida zehatzei buruzkoa, horietara 12.500.000 euro bideratu baitira gastua handitzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Basozainen Zerbitzuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Adingabeen zaindariei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- KYB Advanced Manufacturing Spain SA, KYB Suspensions Europe eta KYB Esteering Spain enpresentzako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Berotegi efektuko gas emisioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Toki entitateek bidalitako transakzio-hitzarmenei buruz Herrilurren Zerbitzuak eman gabe dituen txostenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Foru Komunitateko Administrazioan software librerako migrazioa sustatzeko eta ezartzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Hitzarmen ekonomikoa zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari (Google tasa) eta finantza-transakzioen gaineko zergari (Tobin tasa) egokitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskola mapa aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- 0-3 zikloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Espetxeetako osasungintzaren eskumena hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 1/2021 Legegintzako Foru Dekretua, urtarrilaren 13koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren 2021erako ordainsariak (74.040,82 euro), Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren lanaldi osoko foru parlamentarienak (60.880,12 euro), lanaldi osoko foru parlamentarienak (54.114,20 euro), lanaldi osorik gabeko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren foru parlamentarienak (45.659,88 euro) eta lanaldi osorik gabeko gainerako foru parlamentarienak (40.585,72 euro). Ordainsari guztiak ehuneko 0,9 igo dira 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.

Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bertaratze-ordainsariak onetsi ditu 2021erako, halako moduan non ehuneko 0,9 igoko baitira 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: 147,62 euroko dieta, deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñean edo Iruñetik 25 kilometrora bitarteko herrietan daukaten foru parlamentarientzat; 174,56 euroko dieta, deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñetik 25 kilometro baino gehiagora dauden herrietan daukaten foru parlamentarientzat.

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuko behin-behineko langileen ordainsariak onetsi ditu, zeinek ehuneko 0,9ko igoera izanen baitute 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: lehendakariaren kabineteburua, 55.440,70 euro; lehendakariaren idazkaria, 41.704,60 euro; Mahaiko kideen idazkaria, 34.049,01; eta talde parlamentarioen laguntzaileak, 34.049,01 euro.

Bestalde, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, talde parlamentarioentzako 2020ko diru-laguntzak onetsi ditu, zeinek inongo igoerarik ez baitute izanen 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko:

8.091 euroko diru-laguntza finkoa hilabeteko eta talde parlamentarioko; eta

diru-laguntza aldakor bat, kontzeptu hauen baturaren araberako zenbatekoa:

Funtzionamendu-gastuak: 1.462,00 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko; antolaketa-gastuak: 1.117,00 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, eta langile- eta jarduera-gastuak: 4.172,00 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko bost parlamentari bakoitzeko edo zatikiko.

Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bidaia ofizialen eta Legebiltzarreko langileek lanaren kariaz egiten dituztenen ondoriozko ordainsarien araubidea onetsi du 2021erako, eta ordainsari horiek ez dute inongo igoerarik izanen dute 2020ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: 51 euro eguneko Nafarroatik kanpora eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak) eta 81,60 euro eguneko atzerrira eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak). Lokomozio-gastuengatiko ordainsariak: kilometro bakoitzeko 0,32 euro. Hauek dira kargarik gabeko zenbatekoen mugak 2021erako: mantenurako gastuengatik, 53,34 euro egun bakoitzeko Espainiako lurraldean eginiko bidaiengatik eta 91,35 euro egun bakoitzeko atzerrira eginiko bidaiengatik, eta lokomozio-gastuengatik, 0,32 euro kilometro bakoitzeko gehi justifikaturiko bidesari eta aparkaleku gastuak ere.

- 2021-2024 aldirako Nafarroako Lankidetzarako III. Plan Zuzendariaren kontrol eta zuzendaritza politikoa. Batzordean eztabaidatuko da.

- Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren luzapen mugagabea onetsi da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoek eginiko txostena, Nafarroako Gobernuak foru parlamentarien informazio-eskaerei erantzuteko betebeharra betetzeko moduari buruzkoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuaren ustez funtsezkoa baita Nafarroako familien beren seme-alabentzako nahi duten hezkuntza aukeratzeko eskubidea, Konstituzioak babestutako eskubide bat baita. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; eta Navarra Sumak alde bozkatu du.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Nafarroako Parlamentuaren ustez funtsezkoa da Nafarroako familien beren seme-alabentzako nahi duten hezkuntza aukeratzeko eskubidea, Konstituzioak babestutako eskubide bat baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Celaá Legearen eta ikastetxeetan ikasleak onartzeari buruzko foru dekretuaren zirriborroaren aurka dagoela, mehatxua baitira familia nafarrek ikastetxea libreki hautatzeko eskubiderako eta familia askoren kontziliazio aukerak mugatzen dituelako.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du hezkuntza berezitua beste aukera pedagogiko bat dela, hezkidetza bezain baliagarria, eta itunen bidez finantzatu behar dela beren seme-alabentzako hezkuntza mota hori hautatzen duten gurasoen eskubidea errespetatzeko”.