Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Azaroak 16

2020ko azaroaren 16ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 16– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 16–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Ikus-entzunezkoen ekoizpenaren eta sektore horretako finantzaketa publikoko irizpideen arlo orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Gure foru komunitateko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloarekin lotutako politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Bidaiarien eta salgaien garraiorako egungo trenbide-sare konbentzionalaren gaineko politika orokorrari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da sortu beharreko fiskal-lanpostuak sor ditzan, Nafarroako populazio osoari zerbitzu emateko. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ez diezaion diru publikoarekin lagundu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituen inongo ikastetxeri. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioa premiatzen da izaera egonkorra eman diezaion Transfugismoaren aurkako Itunaren Jarraipen Batzordeari. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kultura-ekitaldiak egiteko protokolo bat egin dezan, kultura-eragileekin lankidetzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, aurkez dezan “Adineko emakumeen aurkako indarkeria eta sexismoaren eta adinkeriaren arteko elkargunearen ondorioak” azterlanari buruzko txostena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak Foruzaingoaren Plan Estrategikoaren inguruan egindako kudeaketa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariak azal dezan Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruzko 2016-2019 aldiko fiskalizazio-txostenaren emaitzak. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, aurkeztu eta azal dezan Foruzaingoaren 2020-2023 Plan Estrategiko berria. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azal dezan 2020-2023 aldirako Gazteriari buruzko Foru Estrategia. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Banden Elkarteko ordezkariek aurkez eta azal ditzaten etorkizunerako dituzten proiektuak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Abesbatzen Federazioko ordezkariek azal ditzaten beren egungo egoera eta etorkizuneko proiektuak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Obanosko Misterioa Fundazioko ordezkariek beren egoera azal dezaten, baita “Obanosko Misterioa eta Jarduera Jakuetarrak” proiektua ere. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Bisita, Nafarroako Unibertsitatearen Museora. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Babes ofizialeko etxebizitza berrien eta prezio tasatuko etxebizitza berrien prezioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen egoitza-eredu berriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Lehendik dauden eraikinetan energia-birgaikuntzako jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Foruzain lanpostuetarako deialdiak zabalagotzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Gazolazko egoitza-harrera espezializatuko zentroa ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Abeltzaintza estentsiboaren arazoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezarritako medikuntzako graduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- LKN hiri-artistaren kartela kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Galdera, taberna eta jatetxeetarako, ostatuetarako, bidaia-agentzia eta turismo-jardueretarako eta gaueko aisialdirako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen aldaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Galdera, Europako Batzordeak Nafarroa gizarte ekonomiako erreferentzia gisa izendatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du

- 2021erako proposatutako aurrekontuek Nafarroarentzat izanen dituzten eraginei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Gabonei begira aurreikusten diren mugikortasunari eta familia-bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta errenta bermatua gainjartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Galdera, desinformazioaren aurka jarduteko prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Galdera, Ten Brinke multinazionalak Superser-en antzinako lurzatiaren adjudikazio-baldintzak betetzeko bermeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- ZIU oheak direla-eta benetan dagoen ahalmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Celaá Legeak (LOMLOE) Nafarroako irakaskuntza itunduan izanen dituen ondorioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Hezeguneen babesa zabaltzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Berdintasunerako Plan Estrategikoa idazteko kontratuaren lizitazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonentzako larrialdietako laguntza fakturatzeko prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek osasun-txartela eskuratzeko prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Gizarteratzeko eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Nafarroako Batzordea sortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Migratzaileak eta errefuxiatuak Hartzeko Nafarroako Sareari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Berdinen arteko mentoretza programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Toki entitateekin eta gizarte-entitateekin kulturen arteko bizikidetzarako ekintzak indartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Integrazioaren aldeko hiri eta eskualdeen sarearen barruan Europako ikuspegia eta begirada duten ekintzak indartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Ollokiko oinezkoentzako pasabide seguruari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- A-12 autobiari eta Pirinioko Autobia deitutakoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuko telefono-lineen saturazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- 5G telefonia mugikorraren hedapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eta haren enplegu-agentzietan aurkeztutako kexak areagotzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren krisia hasi zenetik enplegu-agentzietan arreta handitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren krisia hasi zenetik enplegu-agentzietan lan egiten duten langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren orientazio-zerbitzuetan artatutako pertsonei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu-agentzietako orientatzaile bakoitzarentzat ezarritako arreta-ratioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Iruñerriko trenbide-sare berriaren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena iraungitzearen ondorioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Administrazio-langileen behin-behinekotasun luzeari buruzko epaiaren ondorioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020-2023 aldirako Gazteriaren Foru Estrategia (Nafarroako Gobernua).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruz Kontuen Ganberak eginiko txostena (2016-2019).

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte 2019ko administrari laguntzailearen deialdiari eta 10/2020 Foru Lege Dekretuari buruzko herritarren eskari-idazkiak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Konstituzio Auzitegiari aurkezturiko errekurtso eta arazoak, 7194-2019 konstituzio-kontrakotasuneko auzikoak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legearen 40. artikulua Konstituzioaren 25.1 artikuluaren balizko urraketagatik deuseztatzeari buruzkoak (Konstituzio Auzitegia).

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Gazte Parlamentua eratzeko bilkura modu erdipresentzialean egiteko proposamena. Bilkura heldu den azaroaren 19an eginen da, 19:00etan.

- Osoko bilkura monografikoa, COVID-19ak haurrengan duen inpaktuari buruzkoa.Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak aho batez onartu du Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkezturiko eskaera, Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak kofinantzatzekoa "Saharar biztanle errefuxiatuentzako elikalaguntza" eta "Saharar biztanle errefuxiatuentzako osasun-arloko esku-hartzea" proiektuak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Saharar herriaren autodeterminaziorako eskubidea berresten baitu. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak berresten du Saharako herriak autodeterminazio-eskubidea daukala, Nazio Batuek emandako ebazpenekin bat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gogorarazten du ezen Espainiak, Lurraldeko potentzia administratzaile gisa, orain de iure, bere gain hartu zuela Nazioarteko Komunitatearen aurrean "saharar populazioaren interesak babestea eta haren erakunde politikoak garatzea, Gobernu propioaren osotasunera eramateko".

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten ditu Saharako herriaren askatasunaren alde eta haren eskubide legitimoak berreskuratzearen alde onetsi diren adierazpen instituzional eta gainerako erabaki guztiak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gogorarazten du Marokok legez kanpo okupatzen duela Mendebaldeko Sahara, eta ez zaiola lurraldearen gaineko inolako subiranotasunik aitortzen.

 

5. Nafarroako Parlamentuak funtsezko deritzo Mendebaldeko Sahararen lurralde-batasuna eta nazioartean aitortuta dituen mugak errespetatzeari.

 

6. Nafarroako Parlamentuak uste osoa du Saharar Estatu Independente bat oreka- eta egonkortasun-faktorea dela erregioan.

 

7. Nafarroako Parlamentuak erabateko konbentzimendua dauka Mendebaldeko Saharako problemak bere horretan dirauela sahararrei beren askatasun eta autodeterminaziorako eskubide zilegiak ukatzen zaizkielako.

 

8. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Marokoren eta Fronte Polisarioaren artean Nazio Batuen babesarekin adosturiko Mendebaldeko Saharako su-etena Marokok hautsi izana, eta sakon deitoratzen du saharar herriari inposaturiko gerra.

 

9. Nafarroako Parlamentuak Nazio Batuei eskatzen die bere erantzukizunaren arabera joka dezatela eta aplika ditzatela Mendebaldeko Saharari buruzko kasuko ebazpenak, zeinak Marokok etengabe urratzen baititu, men egiteari uko eginik.

 

10. Nafarroako Parlamentuak bipil sinesten du Mendebaldeko Sahararen arazorako soluzio egokiena Nazio Batuek 1991n taxuturiko irtenbide-plana zorrozki aplikatzean datzala. Plan hori Segurtasun Kontseiluak 690/S/RES/(1991) ebazpenaren bidez onetsia da, eta Marokok eta Fronte Polisarioak onartu zuten. Eta beharrezkoa da egun bat erabakitzea erreferenduma egiteko, hainbat aldiz Marokok ipinitako oztopoengatik atzeraturikoa.

 

11. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Mendebaldeko Saharako egoera gertutik jarraitzeko”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beste behin adierazten baitu indarkeria matxista oro errefusatzen duela. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak berriro ere bere arbuioa adierazten du emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria sexistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, lanean tinko jarraitzekoa emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak eta ahuldade egoerak sortzen dituzten desberdinkeria guztien aurka.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak emakume eta neskato erasotu edo/eta erailenganako elkartasuna adierazten du, indarkeria sexista muturrekoenaren biktima diren aldetik, eta bere laguntza osoa eskaintzen die haiei eta haien familiei.

 

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela adin guztietako gizonezko guztiek konpromisoak eta posizio aktiboak har ditzaten emakumeenganako edonolako indarkeriaren aurka.

 

5. Nafarroako Parlamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrai dezaten emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen, eta konpromisoa erakusten indarkeria horren deuseztatzearekin, kontrol patriarkalaren adierazpen oro eta emakumeen askatasunerako eta autonomiarako muga eta baldintzapen oro salatzen, eta parte har dezaten azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztietan.

 

6. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Deuseztatzearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; horretarako, elkarretaratze bat eginen da Parlamentuko atalondoan, non adierazpen hau irakurriko baita. Halaber, begizta bioletadun olana bat ipiniko da Parlamentuaren fatxadan.

 

Gainera, eta sinbolikoki, Parlamentuko atalondoan aulki huts bana paratuko da genero-indarkeriaren biktima izandako emakume bakoitzeko, 2020an guztira izandako biktima-kopurura iritsi eta kopuru hori irudikatu arte (azaroaren 12ra arte, berrogei)".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak haurren eta nerabeen eskubideekiko konpromisoa berresten baitu. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du honakoetara bideraturiko neurriak bultzatzeko:

 

1.- Gogoan izatea legebiltzar honek hartutako erabaki guztiak, bai krisiari emandako erantzunean bai suspertzeari dagokionez, eragina dutenak haur eta nerabeengan, bai eta haurraren eskubideei buruzko hitzarmenean jasotako printzipio gidariak ere; hots: haurren interes gailena; bizirako, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea; parte hartzeko eskubidea, eta diskriminaziorik ezerako eskubidea.

 

2.- Haurrei buruzko osoko bilkura monografiko bat sustatzea, COVID-19ak haurrengan duen inpaktuaz eztabaidatzeko.

 

3.- Sustatzea Nafarroako udalek haurren eskubideen babeserako toki-sistemak eraiki ditzaten, prebentzioan eta lan komunitarioan oinarrituak eta haurren interes gailena goiburutzat izanen dutenak.

 

4.- Haurren eskubideen sustapenera Nafarroako Gobernuko departamentu guztiak biltzea, halako moldez non haurrentzako arau-esparru berri baten onespena sustatuko baita, ikusmolde integral batetik egina, gobernu-programan jasotzen den bezala.

 

5.- COVID-19ak gure erkidegoan bizi diren haur eta nerabeengan duen inpaktua aztertzea; batez ere, zaurgarrien diren taldeengan duena, eta horren arabera egokitzea gure Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana. Eta hartuko diren neurriek haurrengan duten inpaktua aintzat hartzea. Pandemiak Nafarroako haurrengan duen inpaktuaren azterketa sustatzea.

 

6. Ardurapean seme-alaba adingabeak dauzkaten familiek jasotzen dituzten larrialdiko laguntza sozialak indartzea, familiarik zaurgarrienak lehenetsiz.

 

7.- Eskola-uzte arriskua, desgaitasuna edo arrakala digitaleko egoera duten haurrei zuzenduriko hezkuntza-programak indartzea. Nafarroako haur eta nerabe guztien hezkuntzarako eskubidea egikaritzeko berdintasuna bermatzera bideraturiko neurriak hartzea.

 

8. Lurralde-plangintzan eta mugikortasun-estrategietan haur- eta jasangarritasun-ikusmolde bat txertatzea.

 

9. Pandemiaren aurka eta suspertzearen alde hartzen diren erabakietan haur eta nerabeek duten partaidetza areagotzea.

 

Aurreko neurriek oraindik gehiago hurbilduko gaituzte gure erkidegoko herritarrengana eta haien beharrizanetara, eta modua emanen digute gure estrategiak haurrak ipin ditzan COVID-19aren ondoriozko krisiari eman beharreko erantzunaren eta suspertzearen erdigunean, eta, aldi berean, 2030 Agendak 10 urteko eperako ezartzen dizkigun helburuen lorpenarekiko gure konpromisoa indartzeko.

 

Konpromisoa hartzen dugu gaur, 2020ko azaroaren 20an, Nafarroako Foru Komunitateko haur eta nerabeekin eta gure erkidegoko etorkizunarekin, inor ere atzean ez uzteko".