Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 11

2018ko ekainaren 11ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, EKAINAK 11, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, ekainak 11–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Familia gurasobakarren akreditazioari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko foru parlamentari María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Hurrengo bilkura baterako geratu da gazte-enpleguari buruzko politika orokorrari buruzko interpelazioa, Nafarroako Gobernuak gai horri buruz duen jarrera nork defendatuko duen argitu arte.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, Batzordean izapidetu dadin honako mozio hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da egoitza-harreraren inpaktua minimiza dezan, balorazio-egoeran dauden adingabeak bizikidetasun finkatuko talde batean sartuz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da haurrentzako oinarrizko osasun-laguntza pediatriako sendagile espezialistek egin dezaten, eta, progresiboki, pediatriako erizaintzako profesionalek. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da haurren aurkako indarkeria desagerrarazteko zenbait ekintza egin ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernuan herri lanen eskumena duen departamentua premiatzen da zenbait herritan trafikoaren abiadura moteltzeko elementuak paratzeko problematika azter dezan eta horri buruzko araudia gaurkotzeko aukera azter dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen gaitasunen eta trebetasunen ebaluazioari buruzko txostena –2017-2018 ikasturteko Ingelesez Ikasteko Programari buruzkoa– aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Berako, Vianako, Altsasuko eta Baztango udalek beren herrietako ikastolei egindako ekarpenak txostena azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Etxekide Elkartearen ordezkariekin, beren proiketua eta beharrizanak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- “Altsasu auziari” buruzko zuzenbideko profesionalen Plataformarekin, herri horretan 2016an izandako gertakariak direla-eta jarraitu den prozedura judizialaren eta Auzitegi Nazionalak oraintsu emandako epaiaren inguruko beren ikuskera azal dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Lan-bilkura bihar, ekainak 12, eginen da. UPN eta PPN urgentziaz izapidetzearen aurka azaldu dira.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Galdera, suhiltzaileen mendiko erreskate teknikorako talde bat abian jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Sarrigurengo BHI eraikitzea eta irekitzea egiaz zertan den. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legean jasotako zer baliabide jarri diren Altsasun basaki erasotutako bi emakumeen esku. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Galdera, Sarrigurengo Bigarren Hezkuntzako Institutua 2019-2020 ikasturtearen hasieran abian jarriko dela ez bermatzeko arrazoiei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez arrao andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Prestakuntza Atalean ustez izan diren dimisioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioen deialdiaren zehaztugabetasunei, zalantzei eta informazio faltari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 1-A errepide nazionaleko murrizketan lehen egunen balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Galdera, jakitekoa ea zertan den eta zer aurreikuspen dagoen salestarren Iruñeko lurzatien enkanteari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- N-121-A errepideko desbideraketa seinaleztatzeko karteletan euskarari gaztelaniaren gaineko lehentasuna emateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako hezkuntza finantzatzeko berariazko foru lege bat legegintzaldi honetan ezartzeari eta onesteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko lan arloko 2. zenbakiko Epaitegiak Nafarroako Goi mailako musika kontserbatorioko irakasle bati buruz emandako epaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioetako epaiamahaietako kideek euskaraz jakiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioetako epaiamahaietako kideekin izandako bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposiziogileen merezimenduen balorazioa egiteko batzordeetako kideak izendatzeko irizpideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioetako epaiamahaietako kideen izendapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan-eskaintza publikoko epaimahaientzako inolako jarraibiderik ezarri ote den probak koordinatu, zuzendu eta puntuatzeari begira. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Aurreko legegintzaldietako jarduketen ondoriozko prozesuko kostuak direla-eta Nafarroako Gobernuak 2015etik aitzina guztira ordaindutako zenbatekoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2018ko martxoko eta apirileko aurrekontu-legezkotasunari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñerriko Garraioaren Hiriari buruzko txostena (1991-2017).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Txulapaingo Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzko txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren kontrako 1433-2014 konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du erreferendum lotesle baterako dei egin dadin, Nafarroako eta Espainiako Estatuko herritarrek zer estatu-forma nahi duten erabaki dezaten. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erreferendum lotesle bat egin dadin exigitzen du, Nafarroako eta Espainiako Estatuko herritarrek erabaki dezaten ea monarkiaren edo errepublikaren alde egiten duten estatu-molde gisa.

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du adierazpen hau Nafarroako Gobernuari eta Estatuburuari igortzea”.

 

I-Eren adierazpen-proposamenak beste bi puntu zeuzkan, baina baztertu egin dira. Puntu horien aurkako botoa eman dute UPNk, Geroa Baik, PSNk eta PPNk eta aldeko botoa, berriz, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek. Honako hau zioten:

 

“2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Felipe VI.a Erregeak heldu den ekainaren 13an Nafarroara eginen duen bisita.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, bisita horren karietara eginen diren ekitaldietan ez du foru erkidegoko erakunde gorenen ordezkaririk parte hartu behar (Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Parlamentuaren Mahaia)”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, PPNk aurkeztua, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exigitu behar baitzion aurreko Gobernuak Nafarroarentzat ezarritako aurrekontu-konpromiso guztiak bete ditzan.

 

Adierazpen instituzionalaren aurkako botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aldekoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak, eta PSN abstenitu egin da.

 

Baztertutako erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exigitzen dio Alderdi Popularraren aurreko Gobernuak 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan Nafarroarentzat ezarritako aurrekontu-konpromiso guztiak bete ditzan”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, PPNk aurkeztua, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exigitu behar baitzion espetxe-politika aldatuko ez duelako konpromiso publikoa har dezan.

 

Adierazpen instituzionalaren aurkako botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aldekoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak, eta PSN abstenitu egin da.

 

Erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exigitzen dio espetxe-politika aldatuko ez duelako konpromiso publikoa har dezan, harik eta ETA banda terroristako presoak 40 urte luzez eragindako hilketak, bahiketak eta estortsioak egin izanaz damutu arte, biktimei barkamena eskatu arte eta argitu gabeko 300dik gorako kasuak argitzen lagundu arte.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exigitzen dio publikoki konprometitu dadin ez alde biko ez hiru aldeko negoziaziotan ez parte hartzera Nafarroako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, presoak gerturatzeko”.

 

 

- Hurrengo bilkura baterako geratu da Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren izen-aldaketa. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuak egindako txostenak. Bestalde, Legebiltzarreko zuzendaritza-organoek gai-zerrendatik kanpo jaso dute Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren eledunaren idazki bat, zenbait gogoeta jasotzen dituena Legebiltzarreko zerbitzuek egindako txostenak direla eta.