Publicada el Jueves, 15 de Septiembre de 2016

Rafael Erasok Foru Parlamentari kargua hartu du gaur

María Solana Gobernuaren eledun berriaren tokia hartu du, eta bilkura-aldi berriko lehenbiziko osoko bilkuran parte hartu ahal izanen du, 09:00erako deituta baitago

Rafael Eraso Salazar (Geroa Bai) foru parlamentari karguaz jabetzeko bilkura egin du gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.


Ekitaldi hori erakunde-aretoan egin da. Parlamentari berriak karguaren promesa egin du, Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Mahaiko gainerako kideak aurrean zirela.


Erasok honako formula hau erabili du Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarezen aurrean bere karguaren promesa egiteko:


“Por imperativo legal, prometo por mi conciencia y honor:


Respetar en todo momento el régimen foral de navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentaria foral”.


Horrenbestez, foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko betekizunak bete ditu Erasok, egun Nafarroako Gobernuko eleduna den María Solanak parlamentari izateari uko egin ondoren.


Rafael Eraso 2011tik Ribaforadako zinegotzia da, 56 urte ditu, Enpresa Zientzietako diplomaduna da, eta Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan hamaikagarrena izan zen.


Karguaz jabetu ondoren, parlamentari berriak bilkura-aldi berriko lehenbiziko saioan parte hartu ahal izanen du, 09:30ean hasiko baita.

 

Kargua hartzeko ekitaldian izan dira Uxue Barkos eta Geroa Bai parlamentu-taldeko gainerako kideak, bai eta Laura Pérez (Podemos-Ahal Dugu parlamentu-taldea) eta María Solana ere. Ekitaldiaren amaieran Lehendakariak  hitz egin du.


Ainhoa Aznarezek Eraso zoriondu du eta kargu berrian “zorte ona” opa dio, non “Nafarroako herritarren ordezkari izateak zer esan nahi duen oso ongi jakinda” sartu den. “Zorionak Rafa, etxe honetan ekingo diozun ibilbide berriarengatik, eta zorionak María (Solana), Parlamentuan urtebete luzean egin duzun lan bikainagatik. Orain aurrera egin behar dugu indarrez eta lanean gogotsu, duela urtebete baino gehiago abiarazi genuen aldaketari jarraipena emateko”.