Publicada el Martes, 22 de Diciembre de 2015

Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea aldatzea onetsi dute

2017.eko urriaren 1era luzatzen da lanaldien eta ordainsarien erregimena egokitzeko epea; ordainketak atzeraeragina izango du 2016.eko urtarrilaren 1era

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak haren alde eman dituzten botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Nafarroako Poliziei buruzko apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea irakurketa bakarrean onetsi du gaur.

Gobernuak bultzatu duen legearen aldaketaren xedea da 2016.eko urriaren 1era luzatzea Nafarroako Polizia Gorputzen funtzionarioen ordainsarien eta lanaldien erregimena 15/2015 Legean jasotzen diren irizpideetara egokitzea, halako moduz non aldez aurretik sindikatuen erakundeekin negoziatuta, ordainsari erregimen berri bat ezartzea eraginkor egin dadin zeinetan ordainsarien arteko aldea ez den % 7 baino handiagoa izango.

Edonola ere, ordainsarien arteko aldearen ordainketak 2016.eko urtarrilaren 1era atzeraeragina izango du eta 2017. urteko aurrekontuetan kargatuko da, “2016ko kontuak ez baldintzatzeko”.

Asmo horrekin, parlamentuaren agindua ez betetzea gerta daitekeela aurreikusita, 15/2015 Foru Legearen bigarren azken xedapena aldatzen da, non Gobernuari 2016ko urtarrilaren 1erainoko epea ematen zitzaion Gobernuak lasaitasunez lanpostuen eta gainerako egokitzapenak aztertzeko Ordainsarien eta Lanaldien Araudia indarrean sartu aurretik.

Azkenean 15/2015 egin diren aldaketak Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek sinatu duten in voce ordezkatze-zuzenketa baten ondorioa izan dira. Zuzenketak Gobernuak Lege proiektuan proposatu duen epea sei hilabetetan murrizten du, eta gainera, aipatutako atzeraeragina gehitzen du.


UPNk eta PPNk zuzenketan jasotzen dituen hiru puntuen aurka bozkatu dute (luzatzea, atzeraeragina eta 2017ko aurrekontuetan kargatzea), PSNk aldiz epea luzatzearen aurka egin du, atzeraeragina babestu du eta 2017ko kontuetan kargatzeari dagokionez ez du bozkatu.