Publicada el Martes, 6 de Octubre de 2015

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du indarkeria matxistaren azken biktimen oroimenez

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Parlamentuak bere gaitzespena adierazten du eta Gobernua premiatzen du "urgentziaz gara dezan Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Foru Legeko plan estrategikoa"

Nafarroako Parlamentuak bere eguneroko jarduera eten du Legebiltzarraren sarrera nagusian elkarretaratzea egite aldera, genero-indarkeriaren ondoriozko azken hilketak gaitzesteko, Osoko Bilkurak irailaren 17an onetsitako erabakiari jarraituz.

Hartara, Foru Legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politiko guztiek beren atsekabea eta gomuta adierazi dituzte indarkeria matxistaren biktima guztiak direla eta.


Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak irailaren 17an erabaki bat onetsi zuen aho batez, zeinaren bidez erakunde publiko guztiak premiatzen ziren gaitzestera "genero-indarkeriagatik gertatutako hilketa bakoitza", eta Nafarroako Gobernua premiatzen zen "urgentziaz gara dezan Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Foru Legeko plan estrategikoa"; halaber, Legebiltzarrak konpromisoa hartzen zuen bere egoitzaren aurrean elkarretaratzea egiteko genero-indarkeriaren biktimaren bat dagoen bakoitzean, "gaitzespenaren erakusgarri eta gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago bat eraiki beharra aldarrikatzeko".