Publicada el Jueves, 26 de Marzo de 2015

Motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko legea onetsi dute

Omenaldirako ekitaldi instituzional bat eta biktima horiek ordainen, justiziaren eta memoriaren mailan terrorismoaren biktimak laguntzeari buruzko legeak xedatzen duenarekin parekatzea aurreikusten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, 1950eko urtarrilaren 1etik aurrera eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko foru legea onetsi du gaur. Izan ere, Sanfermines 78 Gogoan Elkarteak egin duen, Bildu-k eta Aralar-Nabaik helarazi duten eta SNk eta I-Ek eman duten babesarekin onetsi den ekarpen baten arabera, une horretan “langileen eta herritarren mugimenduak berrio agertu” zirela ulertzen baita.


Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen proposamenaren xedea “funtzionario publikoek edo eskuin muturreko taldeek eragindako biktimei errekonozimendua eta ordaina ematea” sustatzea da, hartara, ordainen, justiziaren eta memoriaren alorretan Terrorismoaren Biktimak Laguntzeari buruzko 9/2010 Foru Legean xedatzen denarekin parekatzeko.


Horretarako, “indarrean dagoen araudiaren arabera” “motibazio politikoak eragindako indarkeriaren” testuinguruan gertatu diren “heriotzetatik, lesio larrietatik edo behin betiko lesioetatik” eratorritako minari ordaina emateko arauak Giza Eskubideen Aldeko Europako Auzitegiaren jurisprudentzia eta Nazio Batuen Konbentzioaren 1. artikuluan jasotzen diren torturaren eta tratu txarren kontzeptuak aipatzen ditu, zertarako eta egoera politikoari dagokionez nafarra izatea nahikoa izateko Foru Komunitatean bertan edo kanpoan jasandako urratzeei ordaina emateko.


Horretarako, biktima aitortzea emateko eta antzeko izaerako ekintzengatik kaltetuak izan direnen eskubideak homologatzeko, Aitortze eta Erreparazio Batzorde bat sortzen da, zuzenbidearen, kriminologiaren, soziologiaren, psikologiaren eta giza eskubideen alorretan entzute handikoak diren bederatzi pertsonak osatuko dutena.

Batzordearen zeregina eratzen denetik (2015eko abenduaren 31 baino lehenago eratuko dela aurreikusten da) esleitzen zaizkion gertakariak aldez aurretik eta xehetasun handiz ikertzea izango da.


Batzordearen kideak bost urterako hautatuko ditu Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak, bi hereneko gehiengoz. Kide horietako bat lehendakari izendatuko du.


Istanbuleko Protokoloa gisa homologatutako nazioarteko tresnetan oinarrituta aholkularitza administratiborako organo horrek hasten duen espediente bakoitza urtebeteko epean amaituko da ebazpen proposamen “lotesle” batekin. Biktima gisa aitortzeak kalte “fisiko, psikologiko edo materialak” direla-eta kalte-ordain ekonomikoak aitortzea ekarriko du.


Batzorde honen xedeak betetzearekin zerikusia duten pertsona eta entitate publiko zein pribatu guztiak zehazten den moduan laguntzera behartuta daude. Haien ondorioak urtero Memoria batean jasoko dira eta Parlamentuan aurkezteaz gain, argitaratuko da eta herritarrei banatuko zaie.


Horrez gain, Errekonozimendua eta Ordaina Emateko Batzordeak bi txosten prestatuta amaituko du bere agintaldia. Bata 1951 eta 1978ko abenduaren 28 arteko epeari dagokionez egin zituen jarduketei buruzkoa eta bestea egun horretatik gaur egun artekoa. SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek hala eskatuta zehaztu zenaren arabera, dokumentu horiek, gutxienez, Nafarroan gertatutako edo Foru Komunitatean helbideratutako pertsonek jasandako atentatu, eraso, tortura edo beste edozein giza eskubideen urratzeren zenbateko fidagarri eta egiazkoa jasoko dute, bai eta salaketen egiaztatze bat eta ondorioei eta aholkuei buruzko memoria bat. Lanak Parlamentura helaraziko dira bertan eztabaidatu eta bozkatu daitezen. UPN eta PPN soilik agertu dira horien aurka.


Era berean, eta berriro SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek eskatuta, Nafarroako Gobernua premiatzen da Batzordea Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleipen espezifiko baten bidez finantzatzera. Eta dokumentazio, ikerketa, koordinazio eta bestelako zereginak betetzeko beharrezkoak diren baliabide materialak izango dituen espazio fisiko bat esleitzera. Soilik UPNk eta PPNk bozkatu duten proposamen horren aurka.


Halaber, hezkuntzaren esparruan (zikloak, mailak, mintegiak edo kongresuak) eta esparru instituzionalean jarduketak aurreikusten dira, kasu honetan gertakarien “barkamena eskatze eta errekonozimendu publiko” gisa. Horretarako, Nafarroako Gobernuak, Parlamentuaren laguntzarekin, Batzordearentzat ezarritako bost urteko agintaldiko lehenengo urtea amaitzen denetik urtebeteko epean biktimak omentzeko ekitaldi bat antolatuko du. Aurreikuspen hori SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek bultzatu dute eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik babestu dute, baina UPN eta PPN haren aurka agertu dira.


Legea zioen azalpenik gabe geratu da, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, UPNren abstentzioarekin eta SNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin irizpenetik kanpo geratu baita. Atal hori ez egoteak ez du oztoporik ekartzen, Parlamentuaren Araudiaren 135. artikuluan xedatzen denez.


Azkenik, Bildu-k eta Aralar-Nabaik legearen xedearekin loturarik ez izateak testuingururik ez zuela ulertzen zuten eta hortaz, haiek hala proposatuta, sei hilabeteko epean foruzainen eta udaltzainen polizia-etxeetako zaintza eremu guztietan bideozaintzarako eta audioa garatzeko kamerak ezartzeko betebeharra ezabatu dute testutik. Halaber, Nafarroako Gobernuak ez du epe berdinean atxilotutako pertsonei osasun laguntza emateko protokoloa ezartzeko betebeharrik.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 129. zk., 2014-11-21ekoa)