Publicada el Martes, 23 de Diciembre de 2014

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea onetsi dute

2012tik indarrean dauden moduluen prezioa mantenduko da, Nafarroako merkatuarentzat egokiagoa den eguneraketarako formula berri bat ezartzen du eta Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra sortzea aurreikusten du

Parlamentu Osoko Bilkurak onetsi du gaur, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioekin, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proiektua.

Parlamentuari igorri zaion proiektuak abenduaren 28ko 2/2012 Foru Lege Dekretua jaso eta hedatzen du, 2013ko urtarrilaren 24an Osoko Bilkuran balioztu zena. Era horretan, 2015era hedatzen du 2012tik indarrean dauden moduluen prezioa izoztea, “Nafarroako merkatuarentzat egokiagoa den” eguneraketarako formula berri bat ezartzen du, Nafarroako Etxebizitzen Erregistroa sortzea aurreikusten du eta babes ofizialeko etxebizitzen alokatu ahal izateko baremoa aldatuko du.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean xedatutakoaren arabera, kontseilari eskudunari dagokio etxebizitza babestuen eta haien eranskinen gehieneko salmenta-prezioa eta errenta finkatzea. Horretarako, “Kasuko Foru Aginduaren bidez justifikatu beharko ditu eguneraketarako formulan ezarritako aldagaien balioak, eta foru agindu hori onetsi aurretik parte-hartze sozial prozesu bat garatu beharko du, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera”.

Prezio horiek urtero ezarriko dira, eta ondorioak izango dituzte urtarrilaren 1etik aurrera, aipatutako legean zehazten diren modulu ponderatuen eta ponderatu gabeen arabera. Horiek kalkulatzeko “2016tik aurrera formula berri bat erabiliko da, tokian tokiko merkatua eta proiektuak kontuan hartuko dituena; Espainiako datuen, ordez”, indarrean dagoen 10. artikuluak jasotzen duen arauaren arabera zehazten dena.

Aipatutako formulan aldagaiak zehazteko kontuan hartuko dira, “batez ere”, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan, kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabili daitezke. Horretarako, departamentuak sustatzaileei eskatu ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk.

Helburua da “Etxebizitza babestuen gehieneko prezio parametroak direnak zehazteko orduan, Foru Komunitateko Administrazioaren ahalmena mugatzea, araututa dauden lauen balioaren erreferentzia argiagoa izan dadin”.

Honela, sustapen berdinek prezio ezberdinak izan ditzaten ahalbidetzen da, “prezio erreala aldatzen baita etxebizitzaren kokaleku” geografikoen arabera.

Legeak bazter uzten du “edozein abal" eskatzeko aukera errentamendu kontratu bat sinatzeko orduan (hilabeteko fidantza bakarrik mantentzen da) eta bertan xedatzen da “etxebizitza babestuen errentamendu-kontratuetan, Hiri-kontribuzioa errentatzaileak ordaindu behar duela”. Nasuvinsako mila etxebizitza baino gehiagotan ezartzen den neurria da, baina ez da gauza bera gertatzen enpresa pribatuek kudeatzen dituzten etxebizitzekin. Azken kasu honetan errentariak ordaintzea da ohikoena, eta aipatutako kargaren izateari aurka egiten dio horrek, “jabetzaren gaineko zerga” baita.

Errentamendu laguntzetarako erreferentzia gisa, pasadan urteko errenta aitorpena hartzeko iraunaldiari buruz, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek zuzenketa in voce adostu dute datu horiek ordezkapena kontratuaren esleipen edo berritze momentuko errentariaren diru-sarreragatik. UPNk ere aldeko botoa eman du, beraz, aldaketa aho batez aurrera atera da.

Bestalde, komisioaren irizpenean erantsi zenez, “banketxe batek exekutatutako utzarazpen batetik heldu diren etxebizitzen kasuan”, etxebizitzaren jatorria zein den ezagutzera emango da.

Nafarroako Gobernuak orain dela bi urte foru Lege Dekretu bat eman zuen (ondoren Foru Lege Proiektu gisa izapidetu zena) “2012an indarrean zeuden moduluen prezioa mantentzeko”; horrela, oraindik indarrean dagoen eta legez aurreikusten den, formula aplikatzean eragin litezkeen igoerak izango lituzkeen ondorioak ekiditeko.

Foru lege horrek Gobernuak “salbuespeneko eta premiazko behar” gisa definitu zuen egoera bati erantzuten dio, “alokairu eta salmenta prezioen igoerarekin etxebizitzarako sarbidea izateko arazoa are larriagoa bihur ez zedin eta eraikutzaren sektorearen jarduerari sustagarritasuna kendu gabe”; eraikuntzaren sektoreari “arrazoizko etekina” jasotzea ahalbidetuko dion babes ofizialeko etxeen prezioa bermatzen zaio.

Horregatik, 2015erako Nafarroako etxebizitzaren alorrean babesgarriak diren jarduerei aplika dakiokeen modulu ponderatuak 1.246,53 euro/m2 erabilbarri izaten garraitzen du. Eta ponderatu gabeko moduluak 1.192,85 euro/m2 erabilgarri.

Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorrari dagokionez, haren egitura-norabidea ezartzen da etorkizunean titulartasun publikoko inbentario izan dadin, izaera administratiboa eta etxebizitzen gaia eramaten duen Sailean.

Aipatutako erregistroa Nafarroako etxebizitzen egoerari buruzko informazioa emango duen bitartekoa izango da eta haren helburu eta xede garrantzitsuenak ondorengoak dira:

Nafarroako etxebizitzetako datuak zentralizatzea; Nafarroako etxebizitzen egoerari jarraipena egiteko tresna gisa erabilia izatea; haien eskumenak kudeatu ahal izateko beste administrazioek behar dituzten datuen sarbidea bermatzea; politika publikoek erabiltzeko informazio baliabidea izatea; etxebizitzaren gaiaren inguruan ikerketak, proposamenak eta proiektuak egiteko interesgarriak diren gaiak hornitzeko bitarteko izatea; Nafarroako Gobernuaren eta tokiko entitateen politika eratzeko beharrezko informazioa ematea; Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroarekin, eta informazioa kudeatzeko sistema orokor eta integratuarekin eta aurrerako sor daitezkeenekin koordinatzea eta batzea.

Orain arte aipatutakoaz gain, proiektuak Etxebizitzen Erregistro Generalak, gutxienez, jaso behar dituen etxebizitza bakoitzari dagozkion datuak zehazten ditu: posta-helbidea eta katastroa, azalera, antzinatasuna eta lokalizazio geografikoa; Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan titular gisa agertzen den pertsona; bizigarritasun-zedula edota baliokidea den beste administrazio-dokumentu bat; kasu honetan, etxebizitza babes mota eta erabilera eta sarbide erregimena; kokatuta dagoen eraikinak ebaluatzeko txostena daukan edo ez; energia-eraginkortasunaren ziurtagiria; etxebizitzaren erosketagatik, alokairuagatik edota birgaitzeagatik lortutako laguntza publikoak; alokatzen diren babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, gutxienez, zehaztu beharko dira etxebizitza alokatzen duen sustatzailearen datuak eta aurkitu diren laguntza publikoak; hutsik egotearen aztarna daukaten etxeen kasuan, egizatatu ahalko da bertan erroldatuta norbait dagoen edota, bere kasuan, etxebizitzan aurrera eraman zitezkeen jarduera ekonomikoak, kontuan har daitezkeen bestelako zantzuei kalterik egin gabe, eta eskudun departamentuari interesgarriak iruditzen zaizkion bestelako datu batzuk ere.

Baremoa


Etxebizitza babestuen alokairura sarbidea izateko baremoari dagokionez, puntuatu daitekeen kontzeptu berri bat sartzea aurreikusten da, bost punturekin, “etxebizitza babestuen erroldan izena-eman zutenetik zenbatzen hasita, azken bi urteetan, haien ohiko etxebizitzatik bota dituen ebazpen judizial bat jaso duten pertsonek, bai exekuzio hipotekarioen prozesu judizial edo judizioz kanpoko prozesu baten ondorioz,” bizitzen ari diren egoeraren sailtasuna ezagutarazteko.

Halaber, 2 puntu xedatzen dira etxebizitzak legalki okupatzeagatik idatzizko kontratrurik gabe alokatua, jabeak utzia edota banatua. Beste alde batetik, gehitu egin da, xedapen gehigarri bat zeinen bitartez, etxebizitzarekin zerikusia daukan edozein laguntza eskatzen denean eskatzaileek baimena emango diotela Departamentuari edota entitate publikoei jarraiaian aipatutako informazioa ezagutzea ondorio izango duena: erregistroa, katastroa, zerga, ekonomia eta lana edota ondarea.

Azkenik, Prezio Itunduko etxebizitzak desagertuko dira, merkatuan eskaririk ez dutelako, eta etxebizitza izateko eskubideari buruzko, maiatzaren 10eko, 10/2010 Foru legeagearen bederatzigarren xedapen iragankorra indargabetu da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 111. zk., 2014-10-17koa)
• Osoko eta hein bateko zuzenketen argitalpena (NPAO, 131. zk., 2014-11-25ekoa)