Publicada el Martes, 23 de Diciembre de 2014

Minutuko isilunea Aitziber Sarasolaren oroitzapenean

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Alberto Catalanek, gaur heman dio hasiera osko bilkurari, Aitziber Sarasola Jaca foru parlametaria (Tolosa, 1973), gogora ekarriz; eta haren senitarteko, lankide eta lagunei “doluminak adierazi dizkie Ganbera osoaren izenean”.


Ondoren, Bakartxo Ruizek, Aitziber Sarasolaren taldeko kideak (T.P. Bildu), Aitziberri adierazi zaion errespetua eta estimua eskertu egin ditu. Minutuko isilunea hasi aurretik, Gabriel Arestiren, Nire Aitaren etxea defendiduko dut poema irakurri du; honakoa esaten duena:


Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.