Publicada el Jueves, 23 de Octubre de 2014

Parlamentuak Torturaren Prebentziorako Batzordearen txostena aintzat hartzea bazter utzi du

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua salaketak ez ikertzeagatik zigortzen duten epaiak ere bazter utzi ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentua premiatzen zen aintzat hartzera "Torturaren Prebentziorako Batzordeak 2013ko maiatzean argitaratutako txostena eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 2014-10-7ko bi epaiak, zeinen bidez Espainiako Estatua beste behin zigortzen baita tortura salaketa bana ez ikertzeagatik, horietako bat Nafarroako herritar batena”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat jasotzen zuen non, halaber, Espainiako Gobernua premiatzen den “Torturaren aurkako Konbentzioan ezarritako printzipioak begiratzera eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsitako doktrina betetzera. Doktrina horrek, hain zuzen, gomendatzen du tortura salaketa guztiak zorroztasunez ikertzea”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean Nafarroako Gobernua premiatzen zen “adieraztera bere borondatea dela herritarrek egindako tortura salaketak iker daitezela, bereziki nafarren salaketak, eta berrikus daitezela inkomunikazio-egoerak eta tratu txarrek akusazioak edo/eta epaiak baldintzatu ahal izan dituzten prozesu judizialak”.

Era berean, Gobernu zentrala premiatzen zen “indarrik gabe utz dezan atxiloketa inkomunikatua eta babesgabetasuneko egoerak bideratzen dituen legedia, eta, betiere, berma dezan atxilotuen eskubide eta berme guztien errespetua, Amnesty International bezalako erakundeen txostenen behin eta berriz eskatu bezala”.

Amaitzeko, proposatzen zen Nafarroako Parlamentuak adieraz zezan “elkartasuna erakusten die torturak eta tratu txarrak pairatu dituzten pertsona guztiei, eta bere konpromisoa agertzen du ahal den akordio zabalenarekin bultzatzeko tortura eta tratu txarren biktima izan diren pertsonen aitorpena eta ordaina”.

Zioen azalpenean, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek bultzatu duten mozioak Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak egindako kritikak bere egiten ditu, izan ere, haren azkeneko txostenean hamar euskal herritarrek jarritako hamar salaketa aipatzen ditu eta “oso sinesgarriak eta sendoak” direla dio, eta jatorria “inkomunikazio erregimenean” eta Espainiako Gobernuaren jarrera “oztopatzailean” dutela dio, zeinari “torturaren aurkako neurririk ez jartzea” leporatzen dion.

Ildo horretan berean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eman berri duen epai bat aipatzen du, non “berriro ere Espainiako Estatua torturen salaketak ez ikertzeagatik kondenatzen den; horietako bat 2008an Zizur Nagusian atxilotu zuten gazte nafar batena da”.

Horren karietara, proposatu dutenek azpimarratzen dute “Espainiako autoritateek ikerketa eraginkorrik egiten ez dutenez gero epaiak pertsona horiei kalte-ordainak ordaintzea agintzen du”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 111. zk., 2014-10-17koa)