Publicada el Jueves, 8 de Mayo de 2014

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutua aldatzeari buruzko proposamena aintzat hartzea onetsi dute

PPNk administrazio-araubidean kontratatutako langileen ordainsariak funtzionarioen ordainsariekin parekatzeko eskatzen du, ez diskriminatzeari buruzko Europako Erkidegoko araudiaren ez urratzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Aralar-Nabairen abstentzioarekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen foru lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.


PPNk bultzatu duen lege proposamenaren xedea da administrazio-araubidean kontratatutako langileen ordainsariak funtzionarioen ordainsariekin parekatzea da, hala haien ordainsarietan gradu kontzeptua sartuta, Europako Erkidegoko araudia eta EBJAren epaiaren aurka joan gabe, zeina Auzitegi Gorenak 2012ko urriaren 22an berretsi zuen Méridako epaitegiaren epai baten bidez ezarri zen.


Hain zuzen, “langileak ordezkatzeko eta kasuan kasuko plantilla organikoetan dauden lanpostu hutsak aldi baterako hornitzeko” administrazio-araubidean kontratatutako langileen ordainsariak homologatzea eskatzen da, bai eta “behar bezala justifikatutako langile dozenteen beharrei erantzuteko, beti ere langile finkoak behar horiei aurre egiteko gai ez direla ziurtatzen bada”.
Eskaerak ez ditu “azterlan edo proiektu konkretuak edo ez ohiko lan bereziak” egiteko kontratatutakoak jasotzen.


www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 45. zk., 2014-03-28koa)