Publicada el Jueves, 10 de Abril de 2014

Nafarroako Gobernua haur hezkuntzako lehen zikloko udal titulartasuneko eskolak % 100 finantza ditzan premiatzen duen mozioa onetsi dute

2013/14 ikasturterako ekarpena % 30 murrizteko proposamenarekin zerbitzuaren jarraipena arriskuan jartzea egozten zaio Hezkuntza Departamentuari

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “udalei hitzarmen bidez eman diezaien aplikatutako formulatik heldu den zenbatekoaren ehuneko ehun (aplikatu beharreko urteko modulua ken toki entitateak egin beharreko ekarpena, ken familiek eskolatzeagatik egindako ekarpena) beren titulartasuneko 0tik 3 urtera bitarteko haur eskolen 2013-2014 ikasturterako finantzaketarako”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “ekarpen hori ez dadin geldi, Hezkuntza Departamentuak nahi duen bezala, funts gehigarriak egotearen ala ez egotearen mende, baizik eta bermatuta egon dadila eta adostutako moduan eta epean ordain dadila”. Idatz-zati hori SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin aurrera atera da.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten ebazpenak Nafarroako Gobernuak udalen titulartasuneko Haur eskolei egiten dien ekarpena % 30 jaisteko egin duen saiakera gaitzesten du “alde bakarra eta arrazoirik gabekoa” izateagatik, izan ere, murrizketa horrek nabarmen baldintzatzen ditu ukitutako toki entitateen aurrekontuak eta “27/2013 Legean xedatutakoaren aurka jotzen du, autonomía gobernuek erabateko finantzaketa emateari baldintzatzen baitio udalenak ez diren eskumenen erabilera”.

Proposatu duten taldeek diotenez, udalek “onetsiak dituztela jada beren aurrekontuak, zeinetan doikuntzak egin baitituzte aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko araudira egokitze aldera, eta ezin dute egin Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien moduko diru-sarreren jaitsiera garrantzitsua, zeina Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari aldez aurretik kontsulta egin gabe eskatu den”.

www.parlamentodenavarra.es
• Moziaren argitalpena (NPAO, 51. zk., 2014-04-08koa)