Publicada el Jueves, 10 de Abril de 2014

Montepioetako eskubide pasiboen araubide iragankorra eguneratzeari buruzko lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Asmoa osasun laguntzaren alorreko estalduraren iraungitzea formalizatzea da, praktikan 10/1990 Foru Legea promulgatu zenetik indargabetua dagoena

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko Foru Legea hein batean aldatzeko foru lege proposamena.


Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen lege proposamenaren xedea da Diputazioak 1973ko abuztuaren 24an hartutako erabaki bidez onetsi zen Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamendua eguneratzea, halatan osasun laguntzaren arloan derrigorrezko estaldura iraungiz (erabilera normala), “praktikan Nafarroako Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legea promulgatu zenetik indargabetua dagoena”, araubide horretako “funtzionario, pentsiodun eta onuradunei osasun txartela eman ziena”.


Era berean, araudi horri dagokionean, baina “iraungitzeko izaerarekin” aktiboan dauden edo pentsiodunak diren funtzionarioak “erabilera bereziko deritzon osasun laguntzako erregimen boluntariotik eratorritako zerbitzu osagarriak jasotzeko eskubidea mantentzen du”. Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 9/1992 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera, osasun laguntza mota hori 1992 baino lehenago sartutako funtzionarioei mugatuta dago.


Zioen azalpenean, proposatu duen taldeak Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamendua legedian egindako “aldaketa garrantzitsuei” egokituta ote dagoen zalantzan jartzen du eta oraindik ere “2.000 langile aktibo baino gehiago eta 5.000 pentsiodun baino gehiago” hartzen dituen eskubide baten irispideari buruzko “interpretazio arazoak” konpontzera dei egiten du.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 25. zk., 2014-02-11koa)