Publicada el Jueves, 10 de Abril de 2014

Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzko legea onetsi dute

% 0,03ko karga-tasa bakar bat ezartzen da, ekimenaren titular Izquierda-Ezkerraren esanetan diru-bilketarako gaitasuna ia guztiz baliogabetzen duena

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk haren alde emandako botoekin, Bildu-ren, Aralar-Nabairen eta I-Eren abstentzioekin eta PPNk eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Nafarroako Foru Komunitatean jarduten diren kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzko legea onetsi du gaur.


Izquierda-Ezkerrak aurkeztu duen proposamenaren xedea izaera zuzeneko tributu bat ezartzea da, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroan jarduten diren kreditu-erakundeetan jarritako gordailuak kargatzen dituena, atzerriko banku sukurtsalenak barne.


Egitate zergapegarria 16/2012 legearen arabera (oraingoz % 0ko tipoan) Espainia osoan exijituko da, “Foru Komunitateko tributu-arauak aplikatzeko kalterik gabe”, “itzulketa betebeharra dakarten hirugarrenen funtsen atzitzeak” osatuko du. Dagoeneko Extremaduran, Andaluzian, Asturiasen, Katalunian eta Kanarietan aplikatu den tasa horren kuotak urtekako irabazkinak ditu eta ezingo du “inola ere” bezeroetan eragin.


Horretarako, zergaren xedea mugatzeko, hipoteka agirien zerga-oinarria ezabatu da.


Zerga-kuotari dagokionean, UPNk eta SNk haien gehiengoa erabili dute % 0,03ko karga-tasa bakar bat ezartzeko, I-Ek hasiera batean ezarritakoaren zerga progresiboaren aurka doana, 150 milioi arteko gordailuetarako % 0,3koa zena, zenbateko horretatik aurrera % 0,4koa eta 600 milioitik gorako zenbatekoentzat % 0,5ekoa.


Arauak ere kenkarietan aldaketak sartzen ditu, % 20koa baldin eta kreditu-erakundearen egoitza soziala Nafarroan badago, proposamenean jasotzen zen moduan. Hortik aurrera eta sozialistek UPNren babesarekin irizpenari gehitutako zuzenketa baten ondorioz, 5.000 eurotik 8.000ra igotzen dira Nafarroako lurraldeak kokatutako sukurtsal edo bulego bakoitzeko beherapenak, eta 5.500 eurotik 30.000ra igoko da baldin eta 2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan kokaturik badaude.


Bestalde, berriro ere UPNk eta SNk hala eskatuta, kredituzko kooperatibei (% 25) eta enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei edo erabilera publikoko edo interes sozialeko proiektuei kredituak ematen dizkieten finantza-entitateei (urteko zenbatekoaren % 2) kenkariak aplikatzea baimentzen da. Lehenengoei dagokienez, ulertzen da “berebiziko garrantzia duen funtzio sozial bat eta finantzaren mapa egituratzen dutelako, are gehiago aurrezki kutxak ia desagertu zirenetik”. Beste biei dagokienez, egoki deritzo “enpresa-ehundura finantzatzen laguntzen duten entitateei onura fiskalak ematea”.


Konturako ordainketari dagokionez eta “azkenik exijitu daitekeen zenbatekoarekin proportzionala izate” aldera, zergadunak behartzen dira konturako ordainketaren autolikidazio bat aurkeztera, kasuko zergaldiarena, ekitaldi bakoitzeko uztailean, aurreko zergalditik heldu den kuota likidoaren % 50ekoa.


Kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskaritza Zerga Ogasunari dagozkio, zeinak arau-hausteak Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera zehatuko dituen.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 101. zk., 2013-09-16koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2014-04-01ekoa)