Publicada el Jueves, 13 de Marzo de 2014

Parlamentuak Nafarroako Gobernua basobideen edo herrilurretako bideen arauketa homogeneo bat adostu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi du

Premiatzen da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lantalde bat sor dezan, toki entitateek aplikatuko dituzten irizpide komunak ezartze aldera

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Bildu-ren abstentzioarekin eta Aralar-Nabaik haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lantalde bat sor dezan, modu homogeneoan arautze aldera Nafarroako basobideen edo herrilurretako bideen erabilera”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “irizpide horiek 6 hilabeteko epean presta ditzan, toki entitateek aplikatu ahal izateko”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen ebazpenak proposatzen du, “toki eskumen eta autonomiarekiko errespetu osoz” “irizpide komunagoak ezartzea, eskualde bakoitzaren berezitasunak gora-behera, natur baloreak zainduz eta gordez betiere”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak gaitzesten du Parlamentuak mozio bidez (2013-3-9) onetsi zuen araua ez betetzea, zeinak Nafarroako Gobernua premiatzen zuen berrazter eta gaurkotu zezan otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretua, halako moduan non “behar bezala seinaleztatutako ibilbideak, inongo oztoporik gabeak, sortuko baitziren, pertsonak eta ibilgailuak iragate aldera. Orobat premiatzen zen aplikazio informatiko bat sor zezan, ibilbide baimenduei buruzko datuak jasoko zituena”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 19. zk., 2014-01-31koa)