Nafarroako Gobernua abortuaren legearen aurkako botoa eman dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
"Kutsu moral eta erlijiosorik gabeko" amatasun aske baten alde egiten da eta PPk emakumeen eskubideei begira "atzera" egin duela ohartarazten du
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “Abortuaren Legean Gallardón ministroak proposatutako erreforma arbuiatzen” duen, “eta Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko 2/2010 Lege indardunaren aldeko apustua egiten jarraitzen” duen.
Onetsi den ebazpenak, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen du “bere esku dauden bitarteko guztiak baliatuta egin diezaion aktiboki aurre Abortuaren legea dela-eta Rajoyren Gobernuak planteatutako erreformak libreki erabakitako amatasunaren eskubideari begira dakarren injerentzia larriari eta, horrenbestez, beharrezkoak diren ekintza guztiak abiaraz ditzan, emakumeen amatasun libre eta arduratsurako eskubidea bermatzeko”.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak PPren Gobernuak egin nahi duen erreformarena “demokraziako 35 urteotan emakumeen eskubideei begira egin den legerik murriztaileena” dela ohartarazten du eta, hortaz, “kutsu moral eta erlijiosoko injerentziarik gabeko” amatasun baten alde egiten du.
• www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 2. zk., 2014-01-08koa)