Publicada el Jueves, 28 de Noviembre de 2013

Nafarroako Gobernua Baterako Hezkuntzako edota Berdintasunean Hezteko plan bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Baieztatzen du gazteek ez dutela hautematen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunezko gizarterik eta esaten da planak genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko modurik onena direla

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Baterako hezkuntzako edo Berdintasunezko Hezkuntzako plan bat egin dezan, Hezkuntza Departamentuak bultzatuta eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak lagunduta”.

Onetsi den ebazpenak bigarren puntu bat du, non zehazten den plan hori partaidetzazkoa izanen dela eta bertan parte hartuko dutela, “besteak beste, irakasleek, ikasleek eta familiek”.

Era berean eta hirugarren puntu batean, aurreratzen da plana “sei hilabeteko epean” aurkeztuko dela Parlamentuan.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten ebazpenak Nafarroako Gaztediari buruzko 2012ko Diagnosia hartzen du oinarri gisa eta baieztatzen du gazteek ez dutela hautematen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunezko gizarterik. Horregatik, “sentsibilizazio kanpainak egitea beharrezkoa” dela dio, eta, halaber, hezkuntzako programak egitea eskatzen du, “genero-indarkeriaren aurka egiteko modurik onena” baita.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 128. zk., 2013-11-08koa)