Publicada el Jueves, 9 de Mayo de 2013

Nafarroako Gobernua Vianako Printzea Sariei izena aldatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

I-Ek Kulturarako Nafarroa Saria, Elkartasuneko Nafarroa Saria eta Mendekotasunaren Arretako Nafarroako Saria gisa izendatzea proposatzen zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arloko lana saritze aldera Nafarroako Gobernuak urtero ematen dituen sarien izena alda dezan hurrengo deialdietan, halako moduan non Kulturako Nafarroa Saria, Elkartasuneko Nafarroa Saria eta Mendekotasunaren Arreako Nafarroa Saria deituko diren, ‘Vianako Printzea Saria’ deitu beharrean”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak zioen ezen kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arloko lana saritze aldera Nafarroako erakundeek ematen dituzten sari gorenek “adostasun sozial eta politiko handiena” izanen duen izendapena eduki behar dutela, zeina, haren iritziz egungo izendapenarekin ez den gertatzen, “alferreko erakunde batetik” eratorria izateaz gainera, “ez demokratikoa” den eta “diru publikoari kostu handia” dakarkion.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 44. zk., 2013-04-29koa)