Publicada el Jueves, 9 de Mayo de 2013

Nafarroako Gobernua lanbide prestakuntzarako atxikitako funtsen kudeaketa kanpo auditore baten bidez justifika ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Comptos Ganberaren iradokizunen harira, haren administrazioa CEN, UGT eta CCOOz gain beste entitate batzuetara zabaltzea proposatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta SNren eta Bildu-ren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “hartu beharreko neurriak har ditzan, Kontuen Ganberak egindako gomendioei jarraikiz alda daitezen batik bat langabetuei zuzendutako lanbide prestakuntzako programako deialdietako baremoak, halako moduan non entitate berriek sartzeko dituzten muga handiak nabarmen jaitsiko baitira”.

Mozioak beste bi idatz-zati zituen, bazter geratu direnak UPNk eta I-Ek haren aurka emandako botoekin, SNren abstentzioarkin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin.

Horietako lehengoak Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “hartu beharreko neurriak har ditzan, batik bat langile okupatuei zuzendutako lanbide prestakuntzako programaren esparruan egindako gastuen justifikazioa, zeina Enplegu Prestakuntzarako Hiru Aldeko Fundazioaren aplikazio informatikoa erabiliz egiten baita gaur egun, egin dadin batik bat langabetuei zuzendutako lanbide prestakuntzako programari atxikitako gastuen justifikazioan erabilitako sistema erabiliz; alegia, laguntza teknikoko kasuko lehiaketaren bidez kontratatutako kanpo auditore baten bitartez”.

Bazter geratu den bigarren idatz-zatiak Nafarroako Gobernua premiatzen zuen “hartu beharreko neurriak har ditzan, Kontuen Ganberak egindako gomendioei jarraikiz alda dadin Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak, UGTk eta CCOOk organo exekutiboetan duten presentzia, halako moduan non beren presentzia deliberazio edo kontsulta organoetara mugatuko den edo, bestela, organo exekutibo izaten jarraituz gero, beren botoaren ponderazioa murriztuko den, desadostasun kasuetan Gobernuak bere kasa hartu ahal izan ditzan erabakiak”.

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentariek bultzatutako ebazpena Comptos Ganberak Nafarroako Enplegurako Zerbitzuari buruz egindako txostenari dagokio, zeinak administrazioak, CEN, UGT eta CCOOren arteko prestakuntzarako funtsen kokudeaketa eredua zalantzan jartzen zuen.

Eredu hori “hobetze” aldera eta zergak ikuskatzen dituen organoaren “iradokizunak” kontuan hartuz, proposatu dutenek azpimarratzen dute “gastuak justifikatzea, entitate berriek prestakuntza jardueretarako sarbidea izateko dituzten zailtasunak eta Enpresaburuen Konfederazioak zein UGT eta CCOO sindikatuek erabakiak hartzeaz arduratzen diren organo exekutiboetan egotea”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 27. zk., 2013-03-11koa)