Publicada el Jueves, 14 de Marzo de 2013

Nafarroako Gobernua Legebiltzarrari kultur mezenasgoari buruzko foru lege proiektu bat aurkez diezaion premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, PPNren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “2013ko ekainaren 1a baino lehen Kultur Mezenasgoaren Foru Legea aurkez dezan legebiltzarrean”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non zehazten den lege horrek kontuan izango dituela “erkidegoaren berezitasunak eta, horrenbestez, arautu beharko du enpresa handiei edo ekitaldi handiei lotutako mezenasgoa ez ezik, enpresa txiki eta ertainekin edo partikularrekin lotutakoa, mikromezenasgoaren bitartez edo lortu nahi den helburura iristeko egokientzat jotzen diren formulen bitartez”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpena kulturaren alorrean egin den “aurrekontuetan izandako jaitsierari” dagokio, bai eta sektoreak aho batez izan duen iritziari eta Espainiako lege nazionalaren aurkezpenean izaten ari den atzerapenari ere. Horrela bada, 2012ko martxoaren 6an onetsitako ebazpena bazter utzita, kontu hau arautzera bideratutako Foru Legea aurreratzea eskatzeko.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 110. zk., 2012-12-18koa)