Publicada el Jueves, 28 de Febrero de 2013

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen Legea, zeinak gehiengo absolutua behar zuen onetsia izateko.
 

Legearen xedea da araua foru lege batzuei lotutako zenbait konturi egokitzea da; besteak beste, Nafarroako toki administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen 7/2010 foru legeari; zenbait zerga aldatu eta tributu neurri hartzeari buruzko 20/2011 foru legea; eta merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko 19/2012 Errege Lege-dekretuari egokitzea.
 

Hiri-lurraren kontribuzioari buruzko kapituluan, Legeak xedatzen du erabilera publikorako diren eta doan diren errepide, bide eta jabari publikoko ondasun hidraulikoek ez dutela nahitaez zerga hori ordaindu behar.
 

Ordainketa horretatik salbuetsita geratzen dira itzalpeko bidesaria deiturikoaren bidez finantzatutako azpiegiturak; izan ere, Aralar-Nabairen esanetan, kontrakoa, “emakida-hartzaile jakin, bakar eta zehatz bat salbuestea”, lege iruzurra da. Aralar-Nabaik, ekimenaren titularrak, Gobernuaren lege proiektua zuzenketa bidez zuzentzea onetsi zuen; UPNk eta PPNk soilik babestu zuten puntu hori.
 

Ildo horretan, udalez gaindiko balorazio partzialeko ponentzia bat sortzea aurreikusten du, hartara, itzalpeko bidesaria deiturikoa aplikatzen zaien autobideen emakida-hartzaile diren enpresek ordaindu beharreko zerga-kuota zehazteko.
 

Halaber, legeak, Socialistas de Navarra eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek hala eskatuta, zerga horren salbuespenetik kanpo uzten ditu “eliza katolikoaren ondasun higiezinak, bai eta katolikoak ez diren eta kultuari bideratuta ez dauden elkarteenak ere”. UPN eta PPN aldaketa honen aurka agertu dira, zeina, aurrekoa bezala, Batzordearen irizpenean jasota zegoen.
 

Azpiegituren, instalazioen eta obren gaineko zerga ere eztabaida gaia izan da eta, kasu honetan, Auzitegi Gorenaren esanak erreferentzia gisa hartuta, zerga-oinarriaren irismena zehazteko.