Publicada el Jueves, 14 de Febrero de 2013

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua Nafarroako legedia 1723/2012 Errege Dekretuan ezarritakora egokitu dezan premiatzen duena, zeinaren bidez arautzen diren transplanteetarako giza organoak lortzeko jarduketak, haien erabilera klinikoa eta lurralde

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin, SNren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “egokitu dezan Nafarroako legedia abenduaren 28ko 1723/2012 Errege Dekretuan ezarritakora. Errege Dekretu horren bidez arautzen dira transplanteetarako giza organoak lortzeko jarduketak, haien erabilera klinikoa eta lurralde-koordinazioa, eta kalitate- eta segurtasun-betekizunak ezartzen dira”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat zuen, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin baztertu dena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Estatuan indarrean den araudira egokitu dezan -1723/2012 Errege Dekretura, alegia- abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legea, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortu baitzen, eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamenduari ezarri”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpenak irizten duenez abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legea baztertu ondoren, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua arautzen duen, transplanteetarako giza organoak lortzeko, horien erabilera klinikorako eta lurralde-koordinaziorako jarduerak eta kalitate- eta segurtasun-betekizunak orain dela gutxi arautu dira Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren errege dekretu bidez. Hartara, Europar Batasunaren 201/53 Zuzentaraura egokitu da Estatuko araudia.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 7. zk., 2014-01-21ekoa)